Imagen
Erlauntza bat kendu dute elizaren ondoko eraikinetik
10.08.16
Ingurumena
Bizkaiko Foru Aldundiaren Basalan basozaintzarako sozietate publikoak liztor asiarren erlauntza bat kendu zuen atzo, asteartea, Ermuko Santiago Apostoluaren elizaren ondoko eraikineko teilatutik. Arduradunek azaldu dutenez, gure herrian egindako lanarekin, azken asteetan Bizkaian 600 erlauntza baino gehiago kendu dituzte.
Lerro hauen ostean ikus ditzakezue atzo eguerdian egindako lanaren argazkiak.
Jarraitu beharreko protokoloa
Pasatu den apiriletik martxan da Bizkaiko Foru Aldundiaren protokoloa liztor asiarren erlauntzak agertzen diren kasuetarako. Protokolo horri jarraiki, udalekin elkarlanean aritzen da Aldundia, eta honako hiru pausoak eman behar dituzte tokiko instituzioek:
- Hiritarren deiak jaso, erlauntzak ageri direla abisatuz. Udalek hiritarrek emandako datuak bildu behar dituzte, eta Aldundiak prestatutako aplikazio batean sartu. Aplikazio horrek, aldi berean, informazioa jaso eta hiritarrei emateko balio du.
- Erlauntza ikusi eta ea aktibo ote dagoen egiaztatu. Udalek spray berdearekin markatuko dituzte erlauntzak kokatzen diren zuhaitzak edo azpiegiturak, hiritarrek detektatuta daudela jakin dezaten.
- Jasotako datu guztiak Aldundiaren aplikazioan sartu, jarraian Basalanek bertara jo eta erlauntza kentzeko edota, kasu berezietan, suhiltzaileei deitzeko.
Lotutako albisteak
Imagen

24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen

21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa
Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen

18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du
Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera
Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera