Hilabete baino gutxiago aurtengo Europako Mugikortasunaren Asterako

25.08.16
Ingurumena

Urtero bezala, Europak Mugikortasunaren Astea gauzatuko du irailaren 16tik 22ra bitartean. Gero eta gutxiago falta da, hilabete azpitik, partaide diren herrietan aparkalekuaren edo kotxerik gabeko egunak ospa ditzaten. Espainia da, momentuz, inskribaturiko parte-hartzaile gehien dituen herria, Austria edo Hungriaren aurretik. Edizio honetan, ekimena aukeratzat hartuko da mugikortasun jasangarriko estrategiez baliatuta, tokiko agintariek eta herritarrek bizitza osasungarriagorako ohiturak susta ditzagun.

Mugikortasun jasangarriari buruzko zenbait azterlanen arabera, garraiobide alternatiboen erabilera onuragarria da oro har herritarrentzat eta baita administrazio publikoentzat nahiz sektore pribatuarentzat ere. Hala, motorizatu gabeko garraiabideak erabiltzen ditugun pertsonek produktiboagoak gara lanpostuetan, eta, gainera, gutxiago gaixotzen gara gaixotasun-baja gutxiago hartuz eta zerbitzu mediko gutxiago behar izanez. Haurren kasuan, oinez edo bizikletaz mugitzeak eskola-errendimendu hobea dakar.Garraio aktiboan sakontzeak, onura dakar baita sektore pribatuarentzat, merkataritza %40 hazten baita oinezko esparruetan. Gainera, etxebizitzen prezioak ere gora egiten da bizikletentzako azpiegiturak eta garraio publiko eraginkorra dituzten eremuetan.

Bukatzeko, azterketa horiek erakutsi dute garraio publikorako eta motorizatu gabeko garraiorako azpiegiturak eraikitzeko inbertsioa aurrezpen-iturria direla administrazioentzat.

Udalsarea 21eko kideen izen-emateak

Parte hartzeko interesa duten euskal udalerriak Mobility Week europar orrialdearen bidez inskribatu daitezke, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Izena eman ostean, SEM2016ri Atxikitzeko Gutuna sinatu beharko dute eta Koordinatzaile Nazionalari bidali (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa), Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoari ere kopia bat bidaliz. Parte hartzen duten udalerrien zerrenda europar webguneko Udalerrien Orrialdean erakutsiko da. Beste alde batetik, Udalsarea 21ek espazio bat sortu du www.udalsarea21.net webgunean, eskura dauden baliabideen berri emateko, eta bere kide guztiak informatuko ditu espezifikoki, posta elektronikoz.

Urtero bezala, parte-hartzaileek hiru aukera dituzte aste honetan parte hartzeko, alegia: jarduera-aste bat antolatzea; auto pribatuaren erabileratik ingurumen garraiabide jasangarrietara pasatzen laguntzen duen neurri iraunkor berri bat  -gutxienez- txertatzea (nahitaezko betekizuna); edo autorik gabeko egun bat antolatzea (lehenesten da egun hori 2016ko irailaren 22a izatea).

Hiru aukerak gauzatzea erabakitzen duten udalerriek Mugikortasun Jasangarriaren Astearen Europar Saria (European Mobility Week Award) jasotzeko hautagaiak izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera