Ermuko San Lorentzo eta Ongaria eskolak eta Anaitasuna Ikastola prest ikasleen bueltarako

05.09.16
Hezkuntza

Aste honetan martxan jarriko dira Ermuko eskolak, opor garaiaren ostean. Hobekuntza lanak eman dira hilabete horietan San Lorentzo, Ongarai eta Anaitasunan. Hobekuntzak, Eusko Jaurlaritzak ateratako Udalaguntza deialdiaren barne daude, udal jabetza eraikinetako obrak egiteko gastuak finantzatzeko.

San Lorentzo eskola izan zen lanean hasi zen lehena, eraikineko estalkiak hobetu dira eta  kalefakzio ekipo berriak jarri dituzte. Estalkia guztiz aldatu da, babeserako graba eta momenturarte zegoen isolamendu termikoa kendu eta losa filtrante berri bat ezarri dute, inpermeabilizazio eta inguratzaile termikoa hobetuz. Estalkian egiaztatze frogak egin dira, urez bete eta agertu zen fuga txikia jada konpondu da. Eskola barruan baita lanak egin dira, galdarak aldatuz. Berriak gas naturalekin funtzionatuko dute eta ekologikoagoak eta efizienteagoak izango dira. Lan horiekin bat, galdaren geletako ateak aldatuko dira, suteen inguruko arautegia betetzeko. Dena prest kurtsoari hasiera emateko San Lorentzo eskolan.

Efizientzia energetikoa hobetzeko lanak

Efizientzia energetikoaren barne, herriko beste bi eskola lanetan ibili dira uda garaian. Ongarai eskolan, azken lanekin dabiltza, eta airea hobetzeko ezarri diren hodiak martxan jarri dituzte dena ondo dabilela egiaztatzeko. Ikastetxean egin diren lanak, sotoan izan dira, bai areto nagusian, aldageletan eta jantokiko sukaldean, horrela, eskola barneko airea eta hezetasuna hobetuko dira. Sukaldeko egoera ez zen batere ona, horregatik hobekuntza horiek lan giroa hobetuko dute. Lan horiekin batera, estalkiak hobetu dira eta kanpoaldeko bi lekutan baita, inpermeabilizazio lanak egin dira, egoera txarrean zeuden bi gela zituzten hezetasun egoera hobetuz.

Anaitasuna Ikastolan, detaile txikiak bakarrik falta dira dena prest egoteko. Ikastetxe barruan egin den lanik garrantzitsuena kiroldegian izan da. Aireztapena eta hezetasuna hobetuko duten makina bat ezarri dute. Makina horrekin batera, hodi handi batzuk jarri dituzte, batzuk aire ‘txarra’ jaso eta kaleratzen dutenak, eta besteak, kaleko aire ‘ona’ hartu eta barrura sartzen dutenak. Prozesu horrekin, guneko airea egokitzen da eta hezetasun eta kondentsazio arazoak konpontzen dira. Arazo horrekin bat egiten duten beste gela batzuetan era hobekuntza lanak egin dira. Haizagailuak jarri dituzte lehioetan eta automatikoki funtzionatuko dute, gelak utzik daudenean edota gela aldaketetan martxan jarriko jarriz. Irakasleak nahi izanez gero, martxan jarri ahal izango ditu gelako egoera hobetzeko. Amaitzeko, zahartuta zeuden sabai-leiho batzuk ere aldatu dituzte.

Hiru eskoletan egin diren lanak, Construcciones Olabarri , Construcciones Lasuen eta Tecman enpresak egindakoak, inguratzaile termikoa hobetzea dute ondorio, energia kontsumoa ere hobetu eta murriztuko da, kalefakzioa gutxiago erabiliz. Lanak jada prest daude, ikasleak eskolara bueltatzeko eta instalazioak egoera onean izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan