Sublavao-Beat artistak itxiko du gaur Ermuko PressPlay! jaialdiko programa
Gaur ostirala Ermuko PressPlay! Giza eskubideen jaialdiari amaiera emango zaio. Arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan, Sublevao-Beat artistak kulturen arteko kontzertu bat eskainiko digu. Kumar Sublevao musikari afrokubatarra buru duen Sublevao Beat taldeak Afrikun proposamena aurkeztuko du Ermuan, hango eta hemengo soinuak uztartuz.
Artistak, afrolatin-jazz, reggea, funk eta afrokubatar musika tradizionaletik jasotako influentziak plazaratuko ditu gaurko kontzertuan. Doinu eta instrumentu ezberdin horiek tartekatuz, soinu pertsonalak eta bereziak sortzea lortu du Sublevaok.
Ekitaldiko lehenengo atalean, Kumar Sublevaok bere azken diskoa aurkeztuko digu, Afrikako musikaren barne bidaia egitera bultzatuko gaitu. Jarraian, afro-jam session berezi bat egingo da Ermuko musikariekin batera, “Los sonido de Ermua” deitutako. Amaitzeko, DJ set bat izango da, bost kontinenteetako erritmorik freskoenekin gozatzeko.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik