Zineklubeko saio berezia Sonita dokumentalaren proiekzioarekin Ermua Antzokian
Datorren asteazkenean, azaroak 2, zineklub saio berezi batez disfrutatzeko aukera izango dugu Ermua Antzokian. Urriaren 20an arazo teknikoen ondorioz bertan behera utzi zen “Sonita” filma proiektatuko da arratsaldeko 20:30ean. Sarrera doakoa izango da pelikula ikusi nahi duten pertsona guztientzat.
“Sonita” Afganistango emakumeen eskubideak plazaratzen dituen filma da. Rokhsareh Ghaem Maghamik zuzendariaren “Sonita” dokumental irandarra izango da. Sonita 18 urteko neskato afganiarra da, Teheranen paperik gabe bizi den emigrantea, eta errealitatea ulertzeko bi era talka egiten dute bere bizitzan. Batetik, rap abeslari famatua izatea amesten du berak, eta bestetik, bere amak 9.000 dolarren truke adostutako ezkontza batera eraman nahi du. “Sonita” pelikula dibertigarria eta latza da aldi berean, eta eztabaidarako eta gogoetarako aukera ematen du. Ikus-entzulea bete-betean ukitzen duen benetako istorioa da.
Zineklub saio hori, gure herrian pasaden astean ospatu zen PressPlay! Zine eta Giza Eskubideen Jaialdiaren barne emititzekoa zen. Jardunaldien helburua mundua ezagutzea eta elkartasunean eraikitzea izan da, musika eta zinea ardatz moduan izanda. Kasu honetan, “Sonita” dokumentalak, gai horien inguruan pentsatzera eramango gaitu.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik