Euskadin dugun Haurren Hiri sareko kide da Ermua
Ermuak parte hartu du gauzatu berri diren Unherri16, Hiriak eta Haurrak izenburuko jardunaldietan. Jardunaldiok azken ostegun eta ostiralean –azaroaren 17eta 18an- egin izan dira Bilbon. Bertan erakunde eta udal ezberdinetako politikari eta teknikoak parte hartu zuten, besteak beste, Bilboko, Leioako, EHUko, Innobasqueko, Bartzelonako unibertsitateko, Unicefeko, Solasguneko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek. Lehen egunean hizpide izan Haurren hiri teorikoa, ikuspegi politiko eta komunitariotik. Egunari hasiera eman zion Jose Maria Aburto alkateak, aurkezpena eginez, Leioako M. Carmen Urbieta, EHuko Gurutze Ezkurdia eta Innobasqueko Gotzon Bernaolarekin batera.
Segidan, Italiako Zientzia eta Teknologi Kognitiboen Institutuko Ikerketa Zentro Nazionalaren ikerlari eta psikopedagogoak, Franceso Tonuccik, Hiri Hezitzaile mugimenduaren sortzaileak, hitz egin zuen. Innobasqueko Gotzon Bernaolak Haurren Hiria deritzanaren sarea aurkeztu zuen. Sareko kide diren Bilbao, Bakio eta Ermuak beren esperientziaren berri eman zuten. Gure udalerriaren zagokion aurkezpena herriko alkate, Carlos Totorikak, egin zuen. Honekin bat jardunaldietan izan ziren taldekide zuen lehenengo alkate, Juan Carlos Abascalek, eta proiektuan lantzen ari diren diziplina anitzeko lankideek, LHIko Nagore Dominguez eta Sandra Cidek, Iratxe Marcos eta Lara Alonso gizarte-laguntzaileak, liburutegiko Isabel Rodríguez eta Jesus Portugalek.
Atseden eta otordua egin ondoren, bazkalostean lau ibilbide proposatu zituzten: hirigintza eta haurrak; parte hartzea eta haurtzaroa; haurren eskubideak, jolasa eta jarduera eta, azkenik, komunitatea, irakaskuntza eta hiria. Horietako bakoitza hainbat eragile eta ordezkarien landu zituzten. Arratsaldean, partaide izan ziren haurrekin bat lan-saioa gauzatu zuten, Tonuccik eguneko ondorioak laburbildu eta amaiera emanez. Ostiralean, hizpide izan zuten haurren hiria, hirigintzaren ikuspuntutik hartuta.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan