Ermuko KZguneak presentziazko bost ikastaro eta 64 orduko formazioa proposatzen dizkigu
Gure herrian eta Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez jarraitu ahal diren ikastaroei esker. Ikastaroen eskaintza zabala da, baita ordutegiak, aukeran gure interesen arabera hartu ditzakegunak gure zereginekin bat egin eta uztartzeko. Abendu honetan, ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera bikaina dugu. Aprobetxa dezagun!
Zerbitzuak abendurako antolatu dituen ikastaroen eskaintzak bost proposamen ditu barne. Proposamen horiek ondorengoak dira.Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea.
Abendurako ikastaro presentzialak hauek dira:
- Internet oinarrizko Ikastaroa (20 ordu): abenduaren 12tik 23ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Argazki ukitua GIMP erabiliz (16 ordu): abenduaren 12tik 21era, 16:00etatik 18:00etara.
- Google Aplikazio Ikastaroa (16 ordu): abenduaren 12tik 21era, 18:00etatik 20:00etara.
- Open Office Writer Ikastaroa (8 ordu): abenduaren 22tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Open Office Calc Ikastaroa (4 ordu): abenduaren 28tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara.
Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.
Ikastaro bakoitzaren egun eta ordu zehatzak ikusteko, eragin ''informazio gehiago’atalaren gainean, lasterbidez baliatuz eskainzten baitizkizuegu.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan