Imagen
Bigarren belaunaldiak eta eskola, VI. Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiko ardatz
26.01.17
Hezkuntza
Ermuko Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiko agenteak seigarren urtez bildu ziren pasatu den ostiralean, urtarrilak 20. “Bigarren belaunaldiak eta eskola. Etorkinen seme-alaben integrazioa hezkuntza sisteman” izenburupean, bost hitzaldi eskaini ziren Lobiano Kulturguneko auditorioan. Bertan izan ziren, besteak beste, unibertsitateetako adituak, ikastetxeetako profesionalak, Ikasleen Guraso Elkarteetako ordezkariak eta Udaleko gizarte-hezkuntza profesionalak.
Jarraian, jardunaldian aurkeztutako materiala eskuratu dezakezue, baita ekitaldiko hainbat argazki ere.
- Kultura arteko hezkuntza eta eskola. Amelia Barquin, Mondragon Unibertsitateko irakaslea
- Etorkinen seme-alabak ikasgeletan. Arkaitz Fullaondo, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlaria
- Eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana. Joseba Ibarra, Berritzegune Nagusiako kidea
- Kultura-bitartekaritzako komunitate-zerbitzua. Etorki(n)zuna elkartea
- Familiekiko harremanetan jardunbide onak. Begoña Lasa, erretiratutako irakaslea eta Bilboko Miribilla ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkarteko boluntarioa
Lotutako albisteak
Imagen

24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen

13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute
Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen

25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan
Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan