Izarra Centre eta Debabarrena ezagutu dute Euskadiko tour operatzaile eta agentziak

30.05.17
Ekonomia eta Ogasuna

Eskualdeko zerbitzuen eskaintza ezagutu nahi izan dute eta kongresu edo enpresa eta negozio turismoari atxikitako jarduerak hartzeko dugun ahalmena baita ere

Eskualdeko Garapen Agentziak, Debegesak, eta Turismoko Euskal Agentziak, Basquetourrek, lankidetzan jardunez ezagutze-bidaia antolatu dute gaurkoan touroperatzaile eta turismo agentziak Debabarrenera etorri zitezen eta negozio eta enpresa turismoari dagokionez gure eskualdea eta bere ahalmen eta dohainak ezagutu zezaten. Debabarrenako Turismoko eragile hainbat Ermuko Izarra Centrera bildu dira gonbidaturiko bidaiariak hartzaile eta tour operadoreekin. Hogei bat pertsona bildu dira elkarren berri eduki eta ezagutzeko, guztiak enpresa eta erakundeetako ordezkariak, etorkizunean elkarrekin lan egin edo proiektuei heltzeko aukerak aztertzeko. Ordezkarien artean eta Ermuko Udalaren izenean Carlos Totorika alkatea eta J. Carlos Abascal 1ngo alkateordea egon dira.

Eibarren Kirol Sozietatea, Ipurua eta Armagintza Industriaren Musea bisitatu dute eta Ermua, berriz, Izarra Centre eraikina eta bertako proiektu teknologikoak.

‘Fam trip’ delakoa aukera ezin hobea da Euskadin ditugun tour operatzaile nagusia keta agentziak Debabarrena eskualdeko eragileak ezagutzeko eta harremanetan jartzeko, esaterako gure zonalde honetan ditugun jatetxeak, ostatuak, museo ezberdin edo baliabide turistikoak, edo Geo-parkea bezalako baliabide naturalak. Operadoreek duguna zuzenean ezagututa enpresa eta negozio agenteei eskaini diezaiotelako, pizgarri izaten baita negozio- nahi aisia-eskaintza osoa edukitzen bada.

Ezagutze-bidaiak alor turistiko profesional eta bidaia-agentzietako ordezkarientzat pentsatuta daude leku baten esperientzia zuzena bizitzerik izan dezaten, gerora bezeroei transmititzen dietenean bizitako esperientziaren testigantza eman diezaioten, leku zehatzak izan ditzakeen ahalmenak ezagutu eta oinarri hartuta.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa
Imagen
Gobernu Taldeko kideak, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
18.11.24
Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea