Abian da Afrika-Ermua Kultur Arteko Jardunaldien hirugarren edizioa
Ermuko PAACE elkarteak (Afrikan nekazaritza sustatzeko eta energia sortzeko elkartea) antolatu ditu, beste behin, Afrika-Ermua Kultur Arteko Jardunaldiak. Ekimen honen hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta aste honetan zehar garatuko diren ekintza desberdinak izango ditugu.
Jardunaldien helburua Afrikako kultura, historia eta errealitatea Ermuko hiritarrengana hurbiltzea da, eta horretarako, ekitaldi ezberdinak antolatu dira.
Ostegun honetan, uztailak 13, “África imprescindible: Senegal” hitzaldia izango dugu Lobiano Kultur Gunean. Espacio Redoko Javier Aisa eta PAACE elkarteko Fallou Diop izango dira hizlariak, eta 18:00etatik aurrera izango da topaketa.
Larunbatean, aldiz, herri bazkari senegaldarra izango da Martxoak 8 plazan 14:00etatik aurrera. Bertan izango dira Jaapo Lyguey eta Mlomp Cultura dantza eta musika taldeak, bazkaria girotzen. Ekitaldia arratsaldean amaituko da, El Malick Band taldearen reggae folk kontzertuaren eskutik. Emanaldia 19:00etan hasiko da.
Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu III. Afrika-Ermua Kultur Arteko Jardunaldien kartela.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik