Oporretan ere zabalik! Ordutegiak egokituko udal zerbitzuetan
Udaleko zerbitzu publikoek ez dira itxi edo geldituko abuztua izan arren, ordutegia egokitu eta jardunean mantenduko baitira. Hori horrela, gehienak zabali keta arreta ematen jarraituko dute –nahiz langile gutxiago izan eta txandakatuz jardun- herritarren presentzia eta eskaerak ete gutxitu egiten baitira opor garaian.
Udaletxeko eraikinean ditugun bulegoak (hirigintza, kontu-hartzailetza, zerbitzuaketa abar…) zabalik izango dira oro har lanegunetan goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Eta, noski, Udaltzaingoko lankideak eguneko 24 orduak beteko dituzte, asteko zazpi egunetan –jaiak barne-.
- Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du
- Zerbitzua zabalik izango da lanegunetan goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2ak bitartean. Arratsaldez itxita izango da, eta baita larunbat, igande eta jai egunetan ere.
- Abiapuntu eta Torreta zabalik abuztuan zehar, ordutegi laburragoan
- Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak bitartean. Zergak, tasak eta prezio publikoak kobratzeko zerbitzua astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era egongo da irekita.
- Torreta eraikinan dagoen Toki Garapeneko Alorrak herritarrei arduratuko die goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak arte urtean zehar ematen dituen zerbitzu guztiekin.
- Gizarte Ongizatea: urtean zehar egin ohi duen legez (aldezaurreko zitaz eta premiazko kasuak) zerbitzua irekita dagoen ordutegian (8etatik ordu 2etara)
- Zabalik eta arreta ematen, gizarte-laguntzaile nahiz gizarte eta hezkuntza eskuhartzeko taldearekin hitzorduak hartzeko.
- Zabalik eta jardunean baita ere etxera jakiak eramateko ''On Egin'' eta Etxez-etxeko laguntza zerbitzuak.
- Lobiano Kultur Gunea eta Emakumeen Topalekua abuztuan itxita egongo dira
Udal kiroldegiak, Aritzmendi kirol zonaldeko pilotalekua eta pistak nahiz Betiondok ordutegi bereziak edukiko dituzte udan. Udal Kirol Erakundeak ohar baten bidez aldaketak iragarri ditu eta erabiltzaileek jakinaren gainean izan daitezen. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira abuztuaren 23ra bitartean, hori barne. 24an irekiko du.Instalazioen itxierak iraun bitartean abonatu guztiek Eibarko Orbea kiroldegira joatea badutela gogorarazten dizuegu. Hortaz, aipatutako kiroldegian harrera-gunean norbere abonatu txartela eta NAN-a aurkeztea derrigorrezkoa izango da.
Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da abuztuaren 31ra bitartean, iraila hastearekin bere jarduerari berrekingo dioelarik.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa