‘Ciencia en Acción’: asko izango dugu ikusteko, lau kokapenetan bareizturik
Naziarteko ‘Ciencia en Acción’ programa gero eta zehaztuagoa dugu. Ate joka ari zaigu, bi aste besterik ez baitira falta gauzatzeko, urriaren 6tik 8ra bitartean, hain zuzen ere. Ermua 2017ko edizioaren egoitzetako bat izango da. Ekimenaren xede dira zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, horren erakusleiho Izarra Centre eraikina izango dugularik. Programaren osagai nagusienetako bat azoka izango da, irekia, anitza eta entretenigarria. Feria ostiral arratsaldean hasiko eta larunbat osoan zehar gauzatuko da.
Izarra Centre eraikinean azokak hiru kokagune erabiliko ditu. Hamaikagarren eraikinean biologia, jasangarritasun eta medikuntzako esperimentuak izango ditugu. Hamargarren solairuan, aldiz, ‘Adopta una estrella’ atala kokatuko, bertan astronomia eta astrologiako erakustaldiak egingo direlarik. Horien helburua zientzia horiek ezagutzera ematea eta ikasle gazteengan jakin-mina piztea izanik. Talde parte hartzaileek izar edo fenomeno kosmiko bat aukeratu eta hori sakon aztertu eta ikasiko dute, horren irudiak, argibideak eta datu guztiak bilatuz. Horren bidez gozatuz ikasiko dute, jakin-minaz erantzun bila planteatu dituzten galderen erantzunak barneratuaz. Azkenik, Izarrako bosgarren solairuan ikusi ahal izango ditugun erakustaldien artean matematika, geologia, zientzia, teknologia eta fisikako alorretakoak dira. Ermua eta Mallabiko LHIKak ‘Enterpise’ tituluko proposamena aurkeztuko dute, Mari Feli Aranburu irakaslearen zuzendaritzapean.
Jarduerak hartuko dituzte baita San Pelaio plaza eta udal merkatuak ere
San Pelaio plazako kioskoa ‘eszenaratze’ izeneko jarduera gauzatuko da. Hor antzerki teknikaz baliatuta eduki zientifikoak modu didaktiko eta ulergarrian azalduko dira, gehienez ere ordu erdian. Antzezpen horiek herritar ororentzat dira aproposak. Horrelakoak egun osoan zehar eskainiko dira, goizean nahiz arratsean. Taularatze edo errepresentazio horiek antzezpeneko hainbat teknika uztartzen dituzte: narrazioa, kontakizun-ipuinak zientzia eta teknologiako aspektu hainbat azaltzeko. Atal honetan Ermuko San Pelaio ikastetxeak parte hartuko du eta ‘Challenger erronka’ izeneko proposamena aurkeztuko du, Sandra Zuazua irakaslearen gidaritzapean.
Larunbat osoan zehar San Pelaio plaza baita Murtziatik etorriko zaizkigun ikasle taldeak ginkana berezia aurkeztuko digu: ONCE elkarteak dakarrena eta itsuek egunerokotasunean aurkitzen dituzten oztopo eta zailtasunak mahai-gaineratzea ahalbideratuko digutenak.
Izarra Centreko atriumean ‘Agora’ deritzana edukiko eta Merkatu plazan zientifiko adituak
Izarra Centreko atriumean ‘Agora’ deritzan gunean esperimentu dibertigarri eta ikusgarrienak ikusi ahal izango ditugu. Iaz, Algeciras herrian irakasle talde batek prosa alaiaz entretenitu gintuzten, matematika dibertigarrian murgilduz. Agora emanaldiak baloratzeko Bartzelonatik etorritako gazteek osaturiko epaimahaia izango dugu, horiek aurkezpen onenak sarituko dituztelarik.
Merkatu plazan, aldiz, eskarmentu eta esperientzia handiko lau aditu izango ditugu, aurreko ediziotan garaile izan direnak. Aurten, lehiaketatik kanpo badatozkigu ere, ziur egon tarte oso ona pasaraziko digutela. Adituek ondorengoak dira; Granada Unibertsitatetik datorren Miguel Cabrerizo katedraduna. Honek fisikan murgilduko gaitu. Bilbotik etorriko zaigun Esteban Esteban astronomoa, eguzki erlojuak eta astronomiagatik duen grina erakutsiko digunak. Beste biak, Bartzelonatik etorriko zaizkigun kimika adituak dira, fisika eta kimikaren beste ikuspegi abegitsuagoa ezagutaraziko dutenak. Hori dena, udal merkatu plazan goizeko eta arratsaldeko saioetan.
Azkenik, Izarra zaharreko aurrez aurre dugun aparkalekuak karpa erraldoia jarriko dugu eta espazio horretan fisika eta kimikako beste 20 esperimentu ikusi ahal izango ditugu. Horien artean, Anaitasuna Ikastolako bi ikasle talderena ezagutzeko parada izanik. Talde bat 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako taldea, Agurtza Totorikaren zuzendaritzapean eta, bigarrena, Mari Luz garitaonaindia irakaslearen LHko 4. mailakoek.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa