Azterkosta 2017 jendetsua, programak 26 urte bete duen edizioan

16.10.17
Ingurumena

Deba kostaldeko ekosistemak eta urak onera egiten jarraitzen dute, Azterkosta 2017 ekimenean parte hartu duten landa lan eta azterketaren arabera. Ermuko bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek ostera ere parte hartu dute urriaren 6ko ostiralean Debako Santiago hondartzara egindako txangoan, Ingurumen Heziketarako udal Eskola eta Tailerren baitan. Kostaldea behatzen eta horren hainbat elementuren datuak biltzen diharduen ekimenak hogeita seigarren urteurrena bete du, hortaz ibilbide oparo eta kontutan hartzeko bezalakoa.

2017ko Azterkosta ekimenak ez du eguraldia lagun izan -goizean eta euria bota baitu-, itsas behera izan da eta partaidetza altua izan dira ezaugarri nagusiak. Ia ehun eta laurogeita hamabost pertsonek parte hartu dute Debara egindako txangoan, -173 ikasle, hamar bat irakasle, Juan Carlos Abascal alkateordea eta ingurumen alorreko zinegotzia, eta Bulego Teknikoko zuzendaria-. Edizio honetan galdetegi eta materialak berberak erabili dira. Ikastetxeetako kideek trenez bidaiatu dute Debara, udal zinegotzigoak ETSrekin akordioa egin eta joan-etorriak ordaindu dituelarik. Hainbat esperimentu gauzatu dituzte, ikasleei gehien gustatu zainenak. Hainbat parametro kontsideratu eta neurtu dira itsasoko ura oinarri harturik: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua, tenperatura edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste. Parte hartu duten ikasleak hamar taldetan banatu dira landa lana egiteko, horiek bildutako datuekin txosten orokor bat prestatuk, zeina Eusko Jaurlaritzara bidalik oden, bertatik ‘Coastwach’ programa europarrari helarazteko.

Ikastetxe parte hartzaileek: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola

Beste urte batez, kostaldearen egoera zein den aztertu dute, animali eta landarek identifikatzen jardun dute. Talde parte-hartzaileek landa lana egitean ingurunearekin harremanetan jartzen dira, hori xehetasunez aztertuz eta galdetegi bat beteaz, non taldeari egokitutako itsas ertzeko zatiaren ezaugarri orokorrak jaso duten, bertan bizi diren organismoen eta izan daitezkeen arazoak agerraraziz. Ikasle eta partaideek ongi prestatuak joan dira, argazki kamera, prismatiko, ontzi, ur oinetako eta arropekin jantzita.

Udalerrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartu dute: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola.

Goiz horretan joandako taldetik hainbat kide elkarrizketatu ditu Eibar Irrati eta SER Kateko kazetari eta kide den JuanMa Cano ermuarrak. Lerro hauen azpian uzten dizuegu, emititutako elkarrizketa. Horretan, Isabel Prietoren hitzez gain, Abascal alkateordearen, eta Sallabente ikastetxeko Miren irakaslearen eta Ainhoa Mellado ikaslearen hitzak entzun ahal izango dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera