Rif eskualdearekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa

27.10.17
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak Rif eskualdearekiko (Maroko) eta bertako gizarte mugimenduko presoei elkartasuna erakusteko kontzentrazioa antolatu du gaurko, urriak 27. Izan ere, 40 egun baino gehiagoz gose greban daude Rifeko presoak.

Kontzentrazioa 20:00etatik aurrera izango da Orbe Kardinala plazan, eta Mohcin Fikri saltzailearen hilketaren urteurrenarekin (2016ko urriaren 28an) bat egingo du. Gertaera horrek piztu zuen Rifeko herritarren matxinada, eta giza eskubideen eskariari errepresioarekin erantzun dio Marokoko monarkiak, 1.000 pertsona baino gehiago kartzelara eramanez.

Ermuan bizi diren marokoar jatorriko bizilagun gehienak Rif eskualdetik etorritakoak dira, eta normala den moduan, oso arduratuta daude duela urtebetetik euren familiek eta jaioterriak bizi duten egoera dela eta. Hori horrela, Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak bat egin du pertsona horiekin, Rifeko herritarren borrokari babesa eman eta euren aldarrikapenei konpromiso solidarioa erakusteko.

Izan ere, hamarkada ugariz baztertuta egon den lurraldea da Rif, eta bere erremin soziala agertu du orain. Amazigh identitatea babesteko erakutsi duen ezinegonak eta errebeldiak zigor ekonomikoak eragin ditu azken hamarkadetan, eta duela hilabete batzuk jada eztanda egin zuen gizartean sortu zen egoera larriak.

Nasser Zefzafi herri mugimenduko bozeramaile karismatikoa, bere laguntzaileak eta ehunka militante atxilotzean (horietatik batzuk 42 egun baino gehiago daramatzate gose greban), Rifeko herritarrak are gehiago asaldatu dira eta atxilotuekin elkartasuna erakusteko mobilizazioak hedatu egin dira.

Rif eskualdearekiko elkartasuna erakusteko kontzentrazioaren kartela

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik