PressPlay! jaialdiak edizio amaierako festa ospatuko du
Giza eskubideen inguruko PressPlay! jaialdiaren bigarren edizioa amaitzear da jada, eta ostiral honetan, azaroak 3, kulturarteko itxiera festa ospatuko du, eta horretarako emakumezko flowean eta Jamaikako soundsystemean zehar soinu bidaia proposatzen du.
Festa Izelaieta kaleko San Antonio Ermitan izango da 18:00etatik aurrera, eta musika, graffitia eta dantza uztartuko ditu kulturapean murgildu, mitoak eraitsi eta giroa osotasunean bizi ahal izateko. Ekintza honen helburua esperientzia bat eratzea da, non parte-hartzaileek hip-hoparen kultura gertutik bizitzeko aukera izango duten sortzaile desberdinen ikuspuntuetatik. Hori horrela, proposamen ezberdinen bitartez, emakumezkoen rap musikaren letretan jabekuntza diskurtsoa badela erakutsi nahi da.
Las guerrilleras del micro ikus-entzunezko elkarrizketarekin hasiko da ekimena, eta emakumeek sortutako hip-hopari buruz mintzatuko da. Izan ere, hip-hopa musika erresistentziaren fokoa da, eta feminismoari esker borrokako erreminta izaera berreskuratu du. Jabekuntzaren ikuspuntutik, dj set bat eta mikrofono irekien tartea eskainiko dira. Horrekin batera, bideoak, dokumentalak eta gai horiei guztiei buruzko erakusketa dibulgatibo bat izango dira ikusgai.
19:00etatik aurrera, Flow feministaren txanda izango da, eta emakumeen hip-hoparen jabekuntza diskurtsoak aztertuko dira. Eskina Femenina kolektiboak DJ set bat aurkeztuko du, eta Femcee batzuek (rap musika egiten duten emakumeak) hartuko dute parte. Festari eta PressPlay! jaialdiaren bigarren edizioari amaiera emateko, Righteous Way Sound kolektiboak Back to the roots! zuzeneko emanaldia eskainiko du 21:00etatik aurrera.
Informazio gehiagorako, ikus ezazu mikrojaialdiaren programa.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik