Informatika ikastaro berriak Ermuko KZgunean
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKTak) eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen du. Abenduan eta urtarrilean ere ikastaro eskaintza zabala izango du KZguneak.
Ordutegi eskaintza anitzari esker, KZgunean bertan nahiz Internet bidez bete daitezke ikastaroak, teknologiak ikasten eta gozatzen jarraitu ahal izateko. Abendurako eta urtarrilerako honako aurrez aurreko ikastaroak antolatu dira:
- Google Aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako (16 ordu)
- Abenduaren 11tik 20ra 18:00etatik 20:00etara
- Urtarrilaren 22tik 31ra 11:00etatik 13:00etara
- Argazki moldaketa Gimpekin (16 ordu)
- Urtarrilaren 22tik 31ra 09:00etatik 11:00etara
- Oinarrizko Internet (20 ordu)
- Abenduaren 11tik 20ra 09:00etatik 11:00etara
- Urtarrilaren 8tik 19ra 18:00etatik 20:00etara
- Ofimatikako tresnak (20 ordu)
- Urtarrilaren 8tik 19ra 09:00etatik 11:00etara
- Sare sozialak (16 ordu)
- Urtarrilaren 22tik 31ra 16:00etatik 18:00etara
Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria eskuratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 944 03 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan