Haurreskolan izena emateko lehenengo epea urtarrilean zabalduko da

14.12.17
Hezkuntza

Haurreskolak’ partzuergoa urte berriko lehen izenemate aldia irekiko duela iragarri du. Izen-ematea sareko edozein zentrorako egin daiteke –Ermukoa barne- eta urtarrilaren 8tik 12ra bitartean izango da zabalik. Deialdia 2015, 2016 edo 2017 honetan jaio diren haurren guraso edo tutoreentzat da. Izena ematen dutenek umeek martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean hasi ahalko dira ikastegian.

Izen-ematea egin nahi dutenek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.

Herriko haurtzaindegia zabalik dago familientzat goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:

  • Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, une honetan Ermuko Haurreskolak 2 gela ditu eta 16 leku eskaintzen, horietatik 4 libre daudelarik.
  • Urte 1ekoentzat, une honetan, Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 39 leku eskaintzen, horietatik bakarra libre dagoelarik.
  • 0tik urte 1era artekoentzat, Ermuko Ermuko Haurreskolak gela 1 du eta 10 plaza, horietatik guztiak libre daudelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan