Aurtengo azken eta hilabeteari dagokion Osoko Bilkura egingo du asteartean Udalbatzak

18.12.17
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da bihar iluntzean, abenduaren 19ko asteartean-. Bilerak ohiko izaera izango du eta zazpietarako deituta dago lehen deialdian. Ordu erdi beranduago aurreikusten da, bigarren deialdian hasi behar bada. Osoko Bilkura hori aurtengo azkena izango da seguruenik, aparteko gauza garrantzitsuren bat izaten ez bada.

Eguneko gai-zerrenda bederatzi puntuk osatzen dute. Lehenengoa betikoa da eta bigarrenean, azaroaren 28ko azken bileraren akta onartuko da. Hirugarren eta laugarrenean, ekonomia gaiak aztertuko dira, lehenik hori tratatzearen inguruko premiaz erabakiko eta, segidan, fakturak aurkezteko salbuespenari dagokionez Aurrekontua Exekutatzeko Araudia aldatzearen inguruan erabakiko dute zinegotziek.

Bosgarren puntuan, udaleko Lanpostu Zerrenda aldatzearen inguruan mintzatuko dira udalbatza-kideek. Seigarren, Kide-anitzeko organoetan jarduteko Udalbatzarrak izendatu beharreko Korporazioaren ordezkarien izendapen aldaketa izango dute hizpide. 2015 eta 2019ko legegintzaldiari dagokionez. Zazpigarreneko gaia, UKEko langileak Udalaren hitzarmen arauemailera atxikitzearen inguruan Kontseilu Errektoreak hartutako erabakia berretsiko da.

Zortzigarrenean, gaia mozioa izango da. Tasekin edota prezio publikoekin finantziatzen diren zerbitzuen kostearen inguruan EH Bildu taldeak aurkeztutakoa.

Bederatzigarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa