Larunbat eta igandean Kaltxangon desbideratu eta txandaka pasa beharko dela iragarri du errepide sailak
Goizeko 8etatik iluntzera bitartean lan egingo dute larunbata eta igandean
Asteburu honetako larunbat eta igandean Kaltxango eremuan desbideratu eta txandaka pasa beharko dugula gidariok iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiaren errepideak barne hartzen dituen azpiegituretako eta lurralde garapenerako zuzendaritzak sailak. Afekzio horien zergatia, herrira eta hirigunera sartu eta irteteko puntu garrantzitsuena dugun Kaltxango bidegurutzearen inguruan egin beharreko biribilgunea egiteko lanak dira. Trabakua gainetik eta BI-2301 errepidetik ere gurutze horretara iristen dela ahantzi gabe. Kaltxango eremuan trafikoa desbideratuko da ur edangarriko sarearen hodia sartzeko, biribilgune berriaren azpitik geratuko dena. Horretarako erreiak hartuko dituen lur-ebaki bat egingo da ur hodia sartzeko Valdespina Markesaren kaleko 14. eraikinetik aurrez aurre dagoen Bizkai Etorbideko 13ra artean.
Esan bezala, errei ezberdinak txandaka mozten joango dira, lur-ebakia egin, hodia sartu eta estaltzen duten heinean. Hori horrela, 634 nazionalea tarte batean moztea eta trafikoa desbideratuko dutela aurreikusi dute, esaterako Eibartik Zaldibarrerantz doazenak gaurko errotonda zaharraren barnetik pasa beharko dira eta aurrerago langileek adierazten dietenean errepidera berriz itzuli Areitio gainera jarraitzeko. Aldiz, BI-2301 errepidetik eta VI. Mendeurrena kaletik datorren trafikoa ezin izango du Eibarrerantz zuzenean jarraituko, Aritio igotzen hasi eta biribilgune berrian Uretamendi azpiko tunelen bidez A8ra sartu beharko baitute, Sallabenteko bidesari eremuan ateratzeko eta bidea jarraitzeko. Hau da, kilometro bat igotzen eta beste bat jaisten gehiago egin beharko dute, nahiz eta bidesaririk ez duten ordaindu beharko, tartea doan izango baita igande gauerdira artean. Igande gau erdian -24etan- Sallabenteko kabinak eta sarbidea betirako itxiko baitira.
Ez dago aurreikusita ur-mozketarik egitea, eta inguruko eraikinak hornidurarik edukitzea
Saila aztertzen ari da errepidez bidaiariak garraiatzen eta gure herria zeharkatzen dituzten autobus lineatan egokitzapenik egingo duen ala ez, bidai denborak larregi luzatu edo beste zerbitzuak baldintzatu ez daitezen.
Hirigintza eta Herritarren Segurtasun udal alorrek herritarrei laguntzeko deia luzatu diete eta, ahal duten neurrian, lan eremua ekiditeko eta Sallabentekoarekin bat egiten duten Uretamendiko konexio berria erabiltzeko –noranzko bietan- eskatu dute, edo aukeran hiriguneko auzoen artekoak: Zubiaurre eta OkinZuritik, Sakonara, San Roketik, Abeletxera, eta abar… Azkenik, errepidean lanean egongo diren udaltzain agente eta langileek adierazten dietenari jarraitzeko eta betetzeko.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa