Udalbatzak jarduera politikoari berrekingo dio asteartean
Gabonetako jaiegunetan atseden hartu ostean, Ermuko Udaleko zinegotziak asteartean, urtarrilak 16, bilduko dira berriro, 2018. urteari dagokion lehenengo Gai Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordeari ekiteko.
Eguneko gai zerrendak bost puntu ditu, eta ohi bezala, Alkateak bilkuran dauden zinegotziei egiten dien gonbidapenarekin hasiko da, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten. Jarraian, azkenengo bilkurako akta onesteko bozketa egingo da, 2017ko abenduaren 19koa, hain zuzen.
Eguneko hiru puntu nagusietan gai ezberdinen inguruko informazioa eskainiko da: batetik, EH Bilduk, Se Puede Ermua Ahal Dak eta Irabazik herrian sinbologia frankista ezabatzearen inguruan aurkeztu duten mozioaren inguruko azalpena emango dute; bestetik, PSE-EE/PSOEk 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko mozioa aurkeztuko du; eta azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin Interoperabilitatea bultzatzeko egin den hitzarmenari buruzko xehetasunak emango dira.
Saioari dagokion dokumentazio gehigarri guztia eskuragarri dago esteka honi jarraiki.
Gogorarazten dizuegu Informazio Batzordea zuzenean eskainiko dela streaming bidez Ermuko Udalaren webgunean eta YouTubeko kanalean. Gainera, saioa amaitu eta bost egun igaro baino lehenago, bideoa nahieran izango da eskuragarri.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa