Smart City teknikarien lan-poltsa eratzeko deialdia

15.01.18
Erakundea

Ermuko Udalak lan-poltsa osatzeko epea zabaldu du datorren asteartera arte, urtarrilak 23

Ermuko Udalak Smart City teknikarien lan-poltsa eratzeko hautaketa prozesua jarri du martxan, horren bitartez aipatutako lanposturako pertsona bat kontratatu ahal izateko. Hautatutako teknikaria A2 taldean kokatuko da, Udaleko Plangintza Estrategikoko eta Berrikuntzako Arloan, eta Akordioaren 15. mailari dagokion lansaria izango du (hileko 2.586,98 euro gordin).

Smart City teknikari posturako hautatzen den pertsonak jasangarritasunaren (ekonomikoa, ingurumen eta gizarte arlokoa), mugikortasunaren, ingurumen arloaren, IKTen eta big dataren, proiektuen eta berrikuntzaren kudeaketaren inguruko ezagutzak izan beharko ditu.

Deialdira aurkeztu ahal izateko baldintzak honakoak dira:

  • Arkitekturan, ingeniaritzan, informatikan, ekonomian, enpresen administrazio eta kudeaketan zein herri-kudeaketan eta administrazio publikoan graduduna edo baliokidea izatea.
  • Ingelesezko maila altua, bai idatzian, bai ahozkoan.
  • Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideetako bateko nazionalitatea izatea.
  • Lan-poltsari dagozkion egitekoak behar bezala betetzea galarazi dezakeen akats fisiko edo gaixotasunik ez izatea.
  • Epai baten bidez funtzio publikoan jarduteko ezgaitua ez egotea.
  • Diziplina espediente baten bidez Administrazio Publikoaren zerbitzutik aldenduta ez egotea edo funtzio publikoetan jarduteko ezgaitua ez egotea.

Eskaerak aurrez aurre Abiapuntun edota e-postaren bidez abiapuntu@udalermua.net helbidera idatzita aurkeztu daitezke datorren asteartera arte, urtarrilak 23, egun hori barne. Horretarako, eskaera orria behar bezala beteta aurkeztu beharko da.

Urtarrilaren 29an, astelehena, onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda argitaratuko da Udalaren webguneko iragarki-oholean, eta hiru eguneko epea zabalduko da erreklamazioak aurkezteko. Hori horrela, ostiralean, otsailak 2, behin betiko zerrenda ezagutara emango da, eta jarraian hautaketa prozesuko lehenengo eta bigarrengo ariketen data, lekua eta ordua argitaratuko dira.

Deialdiaren inguruko informazio osoa (baldintzak, ariketak, epaimahaia eta gai-zerrenda) oinarrietan kontsultatu daiteke.

Herritarrentzako informazio orria

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa