Gurasoen eta hezkuntzako profesionalen Bilgunea, berriro abian
Bilgunea programaren edizio berri bat hasiko da hil honetan, eta jada prest daude 2017/2018 ikasturteari dagozkion saioak.
Ekimena Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du, eta helburua hezkuntzako profesionalei eta gurasoei herriko umeen gizarte-hezkuntza garapenerako erremintak eskaintzea da.
Ermuko Udalak antolatu du programa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren, herriko Ikasleen Guraso Elkarteen, ikastetxeen eta osasun zentroaren laguntzarekin.
Hezkuntzako jardunaldiak lau ataletan banatuta daude, seme-alaba eta ikasleen adina kontuan izanda: 0-3 urte (Guraso izatea, non dago argibideen eskuliburua? Izenpean), Haur hezkuntza (Frustrazioarekiko tolerantzia), Lehen hezkuntza (Sozializazioa) eta Bigarren hezkuntza (Nerabezaroa, garai kezkagarria). Atal bakoitzak, era berean, hiru saio propio ditu bere barnean; horrela, guztira 12 jardunaldi izango dira.
Atal bakoitzeko lehenengo hitzaldiak datorren astean izango dira, eta honakoak dira:
- 0-3 urte: Atseden/Lo indarberritzailea. Urtarrilak 22, astelehena, 17:30etik 19:00etara.
- Haur hezkuntza: Amorrualdiak nola kudeatu. Urtarrilak 24, asteazkena, 17:30etik 19:00etara.
- Lehen hezkuntza: Antxitxiketan, lagunen garrantzia. Urtarrilak 23, asteartea, 17:30etik 19:00etara.
- Bigarren hezkuntza: Nerabezaroa ulertzen. Urtarrilak 22, astelehena, 17:30etik 19:00etara.
Gainera, lehenengo hiru atalei dagozkien saioetarako, doako ludoteka zerbitzua eskainiko da.
Jardunaldietan parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izen-ematea egin beharko da eskaera orria betez eta Gizarte Zerbitzuetan, ikastetxeetan edo osasun zentroan entregatuz. 943 17 91 61 telefono zenbakira deituta ere eman daiteke izena.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan