Arratseko 7etan Elkarretaratzea plazan: eraso sexistarik Ez!

17.01.18
Erakundea

Emakume batek urtarrilaren 15eko astelehen arratsaldean Ermuan eraso sexista bat jasan izan zuela salatu du. Atzokoan publikoki ezagutu genuen emakumeak aditzera eman izan duela etxeko atarian bere segidan sartu izan zen gizonezko ezezagun batek atzetik heldu eta ukituak egin zizkiola. Biktima oposatu eta garrasi hasi zen laguntza esker, erasotzaileak bere asmoari uko egin eta ihesian atera zelarik. Bizilagunek Udaltzaingoari deitu zioten gertatutakoaren berri emateko, agenteek biktimari arreta eskaini eta inguruak aztertu zituzten erasotzailea identifikatzeko asmoz, ezinezkoa suertatu zelarik. Emakumeak salaketa aurkeztu du Ertzainetxean, autonomiako poliziak diligentziak eta ikerketa gain hartuz.

Gertaeraren berri izan ondoren, Udalbatzarra eratzen duten alderdi politikoen bozemaileak gaur goizean ezohiko eta premiazko izaeraz bildu dira udaletxean. Bozemaileek “bortizkeri matxistako gertaera gaitzetsi eta errefusatu” dute. Organoak bere “laguntza eta elkartasuna adierazi diete erasotakoari, bere familiari eta baita noizbait jazarpenik edo mehatxurik jasan dituzten emakume guztiei”. Horrez gain, udalak horren esku jarri ditu udal arreta, laguntza psikologiko eta juridikoko zerbitzuak”. Bozemaileek aho batez erakunde adierazpena onartu dute eta Ermuko herriari dei egin diote, gaur arratsaldeko 7etan Orbe Kardinalaren plazan egingo den elkarretaratzearekin bat egiteko.

Ermuko Udalbatza osatzen duten alderdietako bozemaileen adierazpenak honakoa dio:

Emakume batek gure udalerrian pairatu duen eraso sexualaren aurrean, Ermuko Udalak emakumeek jasotako mota guztietako gehiegikeria edota erasoei erabateko gaitzespena eta arbuiatzea erakusteko ondoko adierazpen instituzionala egiten du, eraso horiek osasunaren, duintasunaren eta askatasunaren kontrako lesio larriak baitira.

Beraz, Udalak, Berdintasunaren alde konprometitutako administrazio publikoa denez, ondokoa adierazten du:

  1. Arbuiatu eta gaitzetsi egiten du gure udalerrian gertatutako bortizkeria matxistako pasarte berri hori.
  2. Bere laguntza eta solidaritatea erasotutako emakumeari, eta bere familiari eta gertukoei eta baita noizbait erasotuak edo mehatxuak izan diren emakume guztiei ere. Udalak eskura jartzen ditu bere arreta zerbitzua eta laguntza juridiko eta psikologikoa, eta behar ditzakeen laguntza mota guztiak ere.
  3. Udal honek gizarte igualitariagoa lortzeko eta gure artean oraindik nagusi diren genero–desberdintasuneko jarrera hauei amaiera emateko lana eta sentsibilizazioa lehentasunezkotzat jotzen jarraituko du.
  4. Herritarrei deia luzatzen diegu arbuiatze-jarrera bera partekatuz, gaur, urtarrilaren 17an, Orbe Kardinalaren plazara 19:00etan izango den kontzentraziora etortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa