Nola ikusten duzu Ermua? Proposa iezaiguzu nola hobetuko zenukeen!
Nola ikusten duzu Ermua? Zein da zure iritzia eta zer proposatuko zenuke hobetzeko? Pentsatzen duzuna garrantzitsua da eta hori adierazteko aukera izango duzu datozen egunetan. Udalak herritarren proposamenak jasoko ditu, horiek baloratu, lehenetsi eta bere egin asmoz. Hurrenkeraren arabera proposamenak udal aurrekontuetan sartu eta dagozkien partidak diruz hornituko ditu, gauzatzen joan daitezen. Proposamen idatziak otsailaren 12tik 18ra bitartean jasoko ditugu, horretarako webgune honetan eskainiko dugun galdetegiari erantzunda edo etxean jasoko dugun inprimakia bete eta hori helaraziz. Esan bezala, inprimaki hori otsailaren 14, 15 eta 16an herrian zehar jarriko diren mahai informatiboetan lagatzeko, postaz doan eta frankeorik ordaindu gabe bidaltzeko edo zerbitzu publiko hainbatean izan diren ontzietan uzteko aukera izango dugu.
Gaia eta proposaturiko metodologia atzo goizean –gai orokorrak eta plenora altxa beharreko batzorde informatiboan- aurkeztu zitzaion udalbatzako kideei. Agiriak parte-hartzeko gonbitearen zergatia azaltzen du, baita jasotako proposamenetatik udal gobernuak erabakiko duela 2018ko aurrekontuetan zeintzuk sartuko diren edo hurrengo urteetakotan, horiek guztiak teknikoki eta bideragarritasunari dagokionean aztertu eta gero. Baita, parte hartzeko modu eta bideak ere. Edo mahai informatiboak Patxi plazatxoan, San Pelaion eta Sallabente auzoko hotelean jarriko direla. Mahai guztiek bi orduz egongo dira, arratseko 8etatik iluntzeko 8etara bitartean.
Edozein herritar eta bizilagunok proposamenak egin ahal izango ditugu. Baldintzak herrian erroldatua egotea eta adinez nagusia izatea dira, NANaren bidez egiaztatu beharko ditugunak. Jasotzen diren proposamenak teknikoki baloratuko dira eta arrazoituriko erabakia hartuko aurrekontuetan barneratzeko, atzera botatzeko, azterketa gehiago egiteko edota beste momentu baterako. Emaitzak webgune korporatibo honen bidez eskainiko eta ezagutzera emango ditugu.
Udala herritarron parte-hartzea sustatzeko bidean gauzatzen ari dituen ekimenen artean txertatu behar da honako hau. Ildo horretatik, aurrera pausoak ematen ari gara ekimen zehatzen bidez atal ezberdinetan ikasten jarraitzeko. 2017 eta 2018 honetan parte-hartze prozesu hainbat gauzatzen ari gara, horietan pertsonak banaka edo elkarteen bidez esku-hartzen dihardutelarik, hobegarri izan daitezkeen eremuak identifikatu eta proposamenak bideratzeko, beti ere, Ermua hobea egiteko helburua izanik. Ekimenen artean honakoak ditugu: “Ermua, hiri hezitzailea” eta “Ermua hiri abegitsua edadeturiko pertsonentzat”.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa