(ARINN) Innpulso sareko osokoaren eta zuzendaritza batzordeko bilerak Ermuko Izarra Centren egingo dira

02.02.18
Erakundea

Bilerak otsailaren 7an egingo dira eta horietan Zientzia eta Berrikuntza sarera bilduta dauden erakundeetako agintariak eta teknikariak bilduko dira

Datorren astean Innpulso sareko Zuzendaritza Batzordearen eta Osokoaren bileretako egoitza izanen dira Ermua eta Izarra Centre, bigarrenez 2015ean egin bezala. Horrez gain, beste lan bilera bat ere hartuko du, non 2017ko irailean Terrasan murgiltze tekniko eta politikoko programatik eratorritako proiektuak ere aztertuko diren. Bilera horiek guztiak, otsailaren 7ko asteazkenean egingo dira.

Ermua bigarren aldiz Innpulso Sarean dagoenetik Osoko bilkura eta jardunaldia egiteko egoitza izango da. Sarearen helburu nagusiak dira; toki administrazioek zientzia eta berrikuntza eremuetan gauzatzen dituzten jarduerak aintzat hartzea eta udalen arteko elkarlana bultzatzea; berrikuntzan kideek duten gaitasuna hobetzen laguntzea eta elkarren arteko eredu izatea; ekoizpen eredu sozial eta ekonomikoki jasangarri batera jauzia egiten lagunduaz. Sareak egun -tamainaren arabera sailkaturik- 68 udalerri edo hiri biltzen ditu eta erakunde horietako alkate eta ordezkariak Ermura etorriko zaizkigu 2018ko hasiera honetan eta agendan duten batzar garrantzitsura. Gure herrian 2015eko abenduan osokoa eta bilerak egin ziren, Toki-garapeneko Jardunaldien baitan.

Terrassa eta Ermua momentu honetan eta iaztik Innpulso Sarearen presidentzia konpartitzen dute. Horregatik, Alfredo Vega eta Carlos Totorika alkateek organo ezberdinek egingo dituzten lan bileretako anfritrioi izango dira. Horiekin bat, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren ordezkariak ere izango dira; hain zuzen ere Zientzia eta Berrikuntza alorretako Idazkari Nagusi, Juan Maria Vazquez eta, Berikuntzako zuzendariorde nagusia, Juan MAnuel Garrido.

Presidentziaren eginkizun dira ARINN elkarteko ordezkaritza izatea edozein pertsona, agintari, eta erakunde publiko nahiz pribatuen aurrean; osoko bilkurak deitzea, eztabaidak zuzentzea eta hartutako erabakiak betetzea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa