Bi urterako plana, proiektuz lan egitea, finantzazioa igotzea eta karguak berriztatzea, Innpulso sareak Ermuan egindako bileraren ardatzak
Zientzia eta Berrikuntzaren hiri eta herriak biltzen dituen sareak bere urteroko bilera nagusia egin du gaur Ermuan. Izarra Centre eraikinean egin ditu bilerak Zuzendaritza Batzordeak –itxia- eta sarera bildu eta kide diren 68 udalerrietatik bertaratu diren ordezkariak. Lan-egun bizia izan da eta gauza asko aztertu dituzte. Presidentzia partekatzen duten Terrassa eta Ermuko alkateek Industria, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Berrikuntza Sustatzeko zuzendari orde nagusiarekin batera eguna ireki dute goizean agerraldia eginez. Jarraian Zuzendaritza batzordea bildu da, besteak beste, organoa berritu eta berria eratzeko. Kontuen berri izan eta ARINN taldeko aurrekontuaren 2017ko exekuzioa zehaztu zaie. Idazkaritza tekniko berria hartzeko prozesu eta erabakiaren berri jaso dute, 2018-2019 urteetako helburuak eta lan-plana ikusiz. Aurtengo ekitaldiko aurrekontuaz ere hitz eginez.
Zuzendaritza Batzordearen ostean osoko bilerari ekin zaio Izarrako auditorioan, non aurreko bileran ikusitakoaren berri eman eta zehaztu den. Presidentziaren lan proposamenak ezagutzera eman dira horren oinarri nagusiak lau direlarik: aliantza estrategikoak llantzea (ministerioarekin, nahiz gainerako sare eta agenteekin); dinamizazioan sakontzea (aldizkako bilerak ezarri, kuotak eta lan egiteko moduak hobetzea, kudeaketaren oinarri proiektuak izanik); sarea proiektatu eta ezagutzera ematea (ekitaldi estrategikoak programatuaz, kanalak hobetzea eta komunikazio plana garatzea) eta, azkenik, antolakuntza sistema eraginkorragoa zehaztea (protokoloak eta lan dinamikak definitu, eta beharrak baita). Aurkezpena Esther Lopez eta Rosalia Herrerak egin dute.
Batzordea utzi dute Mostoles, Santander, Terrassa, Ermua eta Los Santos de Maimona herriek
Osokoan Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatu dira, organoa berrituaz. Batzordea ondorengo zortziek eratuko dute, bertaraturiko 48 udalerrietako ordezkarien botoa jaso eta gero. Zehetasuna ondorengoa da:
- Presidentzia partekatua (mantendu egiten dira, 2017an hautatu zituztelako)
- Ermua (Bizkaia)
- Terrassa (Bartzelona)
- Hiri handiak:
- Barakaldo (Bizkaia).
- Valladolid.
- Hiri ertainak:
- Alcoi (Alacant)
- Sant Boi de Llobregat (Bartzelona)
- Herri txikiak:
- Ejea de los Caballeros (Zaragoza).
- Villamayor (Salamanca).
Azkenik, ARINNek 2018 honetan izan ditzakeen aurrekontuen inguruko hiru proposamen edo aukera aurkeztu zaizkie kideei. Lehena, aurrekontua handitzea, oraingoa baino ia 3,5 gehiago. Kasu horretan sareak herrena jarriko, ministerioak bi heren eta kideek finantzazio kuota ipiniko lukete. Bigarren aukera, horrenbeste ez igotzea da, kideek %50 jarriz kuota bidez eta beste horrenbeste Ministerioak. Azkena, orain bezala jarraitzea, kideek ezer finantzatu ez eta kuotak jarri gabe. Kide diren guztiek, aukera horiek aztertu eta datozen asteetan erabaki bat hartu eta adierazi beharko dute.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa