Innpulso Sarea Izarra Centren bildu da Urteko Jardunaldia burutzeko

07.02.18
Erakundea

Carlos Totorika eta Alfredo Vega Ermuko eta Terrassako alkateek eta Juan Manuel Garrido Berrikuntzaren Sustapenerako Zuzendariorde Orokorrak Innpulso Sarea Elkartearen Urteko Jardunaldia inauguratu dute gaur asteazkena, otsailak 7, Izarra Centreko auditorioan. Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarea Ermuan bildu da gaur Zuzendaritza Batzordea eta Osoko Bilkura izateko. Bertan izendatuko dira Batzordea osatuko duten hiri berriak, eta gainera, datozen bi urteetarako proposamen ekonomikoak eta kudeaketa izaerakoak aurkeztuko dira.

Carlos Totorikak eman dio hasiera aurkezpenari, eguneko gai zerrendaren berri emanez, eta Hirien Sareen garrantzia azpimarratu du. Izan ere, elkarlanean aritzeko eta erronka zailei aurre egiteko aukera ematen dute, banaka egitea “ezinezkoa” izango bailitzateke, alkatearen hitzetan. “Taldean lan eginda ezagutza partekatu dezakegu, eta guk bakarrik egin ezin ditugun proiektuak jorratzeko aukera ematen digu, Sareak balioa eta segurtasuna ematen baitugu guztion artean etorkizuna eraikitzeko”.

Terrassako alkateak, Alfredo Vegak, Innpulso Sarearen “aniztasuna” goraipatu nahi izan du, helburu berbera duten hiri oso desberdinak batzen baititu. “Herrigintza eta lankidetza ditu ardatz Sareak, eta parte hartzen dugun kide guztion artean talde indartsua sortzen dugu, egungo gizartearen erronkei aurre egin ahal izateko”. Gainera, Vegak azaldu duenez, lankidetzak ezagutza sortzen du, “ekonomikoki eta sozialki aurrera egiten jarraitzeko eta hiritar guztientzat ongizatea lortzeko”.

Juan Manuel Garrido Berrikuntzaren Sustapenerako Zuzendariorde Orokorrak Innpulso Sareari bere lana eskertu nahi izan dio –Sareko presidentetza Ermuak eta Terrassak partekatzen dute-, eta estatuko biztanleriaren heren bat zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alde egiten duten 61 hiri kideetako batean bizi dela adierazi du. Horretaz gain, Sareko hirien “bizitasuna” azpimarratu nahi izan du, berrikuntzaren bila erronka berriei aurre egin eta lan egiten baitute hiritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Jardunaldiaren aurkezpenaren ostean, Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak Izarra Centreko laugarren solairuan bildu dira, barneko lan bileran. Bertan, datozen bi urteetarako antolakuntzarako, kudeaketarako eta aurrekontuaren inguruko xehetasunetarako tartea izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa