2018ko Aurrekontu Parte-Hartzaileetarako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

12.02.18
Erakundea

Ermuko Udalak beste urte batez herritarren proposamenak jasotzeko epea zabaldu du 2018ko Aurrekontuak osatu ahal izateko. Gaurtik hasita igandera arte, otsailaren 12tik 18ra, alegia, Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek euren proposamenak eta ideiak aurkezteko aukera izango dute, eta 2018ra begira, lehentasunezkoak iruditzen zaizkien alorrak azpimarratu ahalko dituzte.

Prozesu horretan parte hartzeko eta herritarren proposamenak helarazteko modu ezberdinak daude: batetik, udal webgunearen bitartez online dagoen galdetegia bete daiteke, eta bestetik, udalerriko etxe guztietara banatu den papereko diptikoan idatzi daitezke proposamenak.

Papereko fitxa betez gero, galdetegiak Abiapuntun, Lobiano Kulturgunean, liburutegian eta kiroldegian kokatu diren ontzietan utzi beharko dira. Postontzietan ere entregatu ahalko dira orriak, zigilurik jarri gabe, edo bestela, astean zehar herriko hiru puntutan jarriko diten informazio karpetan:

  • Otsailak 14, asteazkena: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan, San Pelaion eta Sallabenten (hotelaren aurrean).
  • Otsailak 15, osteguna: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan.
  • Otsailak 16, ostirala: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan, San Pelaion eta Sallabenten (hotelaren aurrean).

Proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANaren bitartez identifikatzea. Epea igande honetan amaitzen da, eta jasotzen diren proposamenak teknikoki baloratuko dira eta arrazoituriko erabakia hartuko da aurrekontuetan barneratzeko, atzera botatzeko, azterketa gehiago egiteko edota beste momentu batean aplikatzeko. Emaitzak webgune korporatibo honen bidez eskainiko eta ezagutzera emango ditugu.

Gogoratu, anima zaitez prozesuan parte hartzera papereko galdetegia bete eta aipatutako puntuetan entregatuta edo online inkesta osatuta.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa