Baduzu iritzia ematerik aurrekontuetarako: adierazi!

15.02.18
Erakundea

Udal eraikinetan utzitako ontziek eta baita kaleetan jarritako mahai informatiboek, jada, udal aurrekontuetan landu eta gauzatzeko lehenesten dituzten herritarren proposamen eta iradokizunak jasotzen ari dira. Bart arratsean lehen aldiz jarri ziren hiru mahai informatibo kaleetan, hain zuzen ere San Pelaio parkean, Zubiaurre ondoko Patxi plazatxoan eta Gipuzkoako Etorbidean, hotelaren albo batean. Proposamenak jasotzeari astelehenean ekin zitzaion eta bilketa otsailaren 18ko igandera artean luzatuko da. Proposamenak aurkez ditzakegu Ermuko bizilagun eta aginez nagusi garen pertsona guztiek, nahi izanez gero. Gaur arratsaldean mahai informatiboa jarriko da ostera ere, Patxi plazan, bertan izango direlarik Udalbatzako kide eta zinegotzi diren hainbat. Hortaz, herritarrok beste aukera bat izanen dugu proposamen edo iradokizunak nahiz kontsultak egiteko, edo inprimakia jasotzeko. Anima zaitezte!

Prozesu horretan parte hartzeko eta herritarren proposamenak helarazteko modu ezberdinak daude: batetik, udal webgunearen bitartez online dagoen galdetegia bete daiteke, eta bestetik, udalerriko etxe guztietara banatu den papereko diptikoan idatzi daitezke proposamenak.

Papereko fitxa betez gero, galdetegiak Abiapuntun, Lobiano Kulturgunean, liburutegian eta kiroldegian kokatu diren ontzietan utzi beharko dira. Postontzietan ere entregatu ahalko dira orriak, zigilurik jarri gabe, edo bestela, astean zehar herriko hiru puntutan jarriko diten informazio karpetan:

  • Otsailak 15, osteguna: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan.
  • Otsailak 16, ostirala: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan, San Pelaion eta Sallabenten (hotelaren aurrean).

Proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANaren bitartez identifikatzea. Epea igande honetan amaitzen da, eta jasotzen diren proposamenak teknikoki baloratuko dira eta arrazoituriko erabakia hartuko da aurrekontuetan barneratzeko, atzera botatzeko, azterketa gehiago egiteko edota beste momentu batean aplikatzeko. Emaitzak webgune korporatibo honen bidez eskainiko eta ezagutzera emango ditugu.

Gogoratu, anima zaitez prozesuan parte hartzera papereko galdetegia bete eta aipatutako puntuetan entregatuta edo online inkesta osatuta.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa