'Ino' zenaren heriotzagatik atsekabetuta Udalbatza nahiz herritarrak
Laurehun bat pertsonek Udaltzaingoaren arabera udaletxe aurrean bildu dira gaur eguerdiko ordu 1etan kontzentrazio isila egiteko, udalbatzako bozemaile batzordeak egindako dei eta gonbiteari erantzunez. Herritarrek Inocencio Alonso Garcia Ertzain agente eta bizilagunaren heriotza dela eta, beren samina agertu dute eta baita ere kirolaren inguruan eman den indarkeria errefusatzea. Ehunka ermuarrek Udalbatzaren bozemaileak eguerdian eginiko ezohiko bileran adostu eta luzatutako deiari erantzun diote. Organoa lanean zegoen bizilagunaren heriotza eta gertakizun beltz horren inguruabarrak baloratzeko bildu da.
Bozemaileen Batzordeak adostu duen Erakunde Adierazpena ezagutzera eman du, zeina lau puntu izan eta Udalbatzan ordezkaritza eta taldea duten sei alderdiek sinatu duten: PSE-EE/PSOE, EH Bildu, EAJ-PNV, Se Puede Ermua Ahal da, PP eta Irabazi
Hileta-elizkizuna bihar izango da, arratseko 7etan, Santiago Apostoluaren parrokian
Familiak ezagutarazi duenez Inocencioren hileta-elizkizuna bihar -otsailaren 24ko larunbatean- eginen da, Santiago Apostoluaren elizan. Agenteari gaur goizean autopsia egin zaio eta, jada, Ermurako bidean izango da, udal Tanatorioan egongo baita bihar arte. Eskelan jasotzen denaren arabera, tanatorio zabalik izango da gaur arratseko 4etatik zortzietara eta bihar goizean, 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez, 4etatik 6etara bitartean. Ondoren elizara jaitsiko da, agur esateko.
Hileta-elizkizunaren ondoren gorpua erraustu egingo du familiak bakar-bakarrik.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa