Herriko ikastetxeek itxita eta eskolarik gabe mantenduko dira gaur

28.02.18
Erakundea

Ermuko ikastetxe guztiek itxita egongo dira gaurkoan, otsailaren 28ko asteazkenean, goizaldean bota duen elurragatik. Ermua eta Euskadi osoa –itsasoaren mailan dauden eta kostaldekoak diren herriak barne- zuri agertu dira gaur goizean. Hori horrela, errepideetan zirkulatzeko zailtasunak izan direnez eta Trabakua, Areitio, Arrate, Itziar, eta abar… bezalako hainbat mendate tarteka itxita izan direnez edo kateak beharrezkoak zirenez, udalak ikastetxeetako zuzendaritzarekin adostu ondoren, eskolak bertan behera uztea eta ikastetxeak ez zabaltzea erabaki dute. Neurria hartu da, EJren gomendioei jarraiki, egun korapilatsu honi aurre egiten laguntzeko eta joan-etorriak egin behar zituzten irakasle eta langileak arriskuan ez jartzeko. Hortaz, herriko ikastetxeek ez dutue gaurkoak aterik zabalduko.

Elurra dela-eta, gure udalak herrirako dugun emergentzia eta bideragarritasun plana abian jarri du, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiak Atenditzeko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak egin dituen gomendioei jarraiki. Udal lantaldeko kideek kalean dira lanean bota duen elurrari aurre egiten goizaldEtik. Brigadako lankideek traktorearekin bideak garbitzen eta gatza botatzen jardun dute udalerri barnean ibilgailuek nahiz pertsonek ibili eta mugitzea bermatze aldera, batez ere altuen dauden auzoetan. Brigadak osasun zentroko eta hainbat industrietarako bideak garbitu ditu egunsentia baino lehen, nahiz eta horiek berriz ere estali egin diren elurra botatzen gelditu gabe jarraitu duelako.

Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, gaur eta biharko egunean elur-kota itsas mailan kokatuko denez gero, eta tenperaturak jaitsi et eta izotza botako dituela-eta, iragarpena eman, neurriak hartzeko eskatu eta abisu horia ezarri du. Gaurtik bihar arratsaldera bitartean, abisu horia mantenduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa