Los proyectos de negocio estudiantiles reciben seis mil euros en el marco de ‘UdalGaztedi’ en la comarca
Ermua, Durango eta Zornotzako Udalek 6000 euro banatu diete gaur Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ‘2017ko Gaztedi Plana’ deritzanaren barne sarituak izan diren ikasle taldeei. Sari banaketa eguerdian Izarra Centre eraikinean egin da ekitaldiaren buru izan direlarik Durango, Mallabiko eta Ermuko alkateek; Aitziber Irigoras, Igor Agirre eta Carlos Totorika, hurrenez hurren. Ermuak norbere enplegua sustatzeko jardueren barne 9 proiektu jaso ditu (negozio ideia lehiaketan) eta horietako 5 bostek saria eta eskudirua jaso izan dute: lehen sari bat eta beste laurentzat bigarrena konpartituz. Durangok eta Zornotzak lehen eta bigarren sariak banatu dizkiete, beste horrenbeste proiektu proposamenei.
Diru kopurua ondoren zehazten bezala banatu izan da: mila euroko hiru sari eta bostehun eurotako beste sei sari.
Ermua saritu diren proiektuen zerrenda ondokoek osatzen dute:
- DAMDAW proiektua. Saria: 1.000€
- Lan-arriskuen prebentziorako aplikazioa da. Egileak: Andoitz Horrillo, Xabier Sánchez eta Alexander Arévalo
- ERMUAP proiektua. Saria: 500 €
- Herriari eta bertan gertatzen denali buruzko App “erabilgarri, erraza eta intuitiboa”. Informazioa berehala iritsiko zaio erabiltzaileari bere zaletasun, adin eta interesei egokituta. Egileak: Maialen Arrizabalaga, Aitor Ferreño eta María Rodríguez.
- TIME TRAINER proiektua. Saria: 500 €
- Gailu elektronikoa, kirolaren praktika areagotzeko. Entrenatzaile pertsonalaren internaza du. Egileak: Mikel Errasti, Mireia Martín eta Almudena Maeso.
- MYCAREER proiektua. Saria: 500 €
- Ikasketa eta lan aholkularitzarako zerbitzua da, pertsonak lan alorrean ditugun jomugak lortzen laguntzeko. Fase guztiak barne hartzen ditu: unibertsitateko ikasketak, lehen lana eta pertsonaren gogo-betetzea. Egileak: Iván Fernández, Leire Fernández eta Olatz Masie.
- AURKITZEN EH proiektua. Saria 500 €
- Web eta app plataforma da, galdutako objektuak iragartzen eta berreskuratzen laguntzeko xedea duena. Zerbait galdu duenak bertan begiratu eta aurkitu duenarekin harremanetan jar daiteke, musutruk edo sari baten truke. Egileak: Imanol Acebedo, Sergio Rubio eta Garikoitz Lamariano.
Durangok ondorengo bi proiektuak saritu ditu:
- DOOZY proiektua. Saria: 1.000 €
- Etxean ditugun gauzen alokairua –bigarren eskukoa- berme eta aseguratuta, behin edo oso noizbehinka behar diren gauzak erosi behar ez izateko. Egileak: Candela Zabala, Kepa Azkarate eta Unia Olaso.
- EXPRESS NAP proiektua: Saria: 500 €
- Atsedena hartu, norbere burua garbitu eta trasteak lagatzeko alokatuko liratekeen kabinak dira bidaian dauden pertsonentzat, aireportuak dituzten gabezien osagarri. Egileak: Isabel Castro, Jon Arribas eta Julieta Ferrino.
Zornotzak ondorengo bi proiektuak saritu ditu:
- BERBIZI proiektua. SARIA: 1.000 €.
- Erabiltzen ez diren eraikinak errekuperatu, moldatu eta merkaturatzea proposatzen du. Interesaturiko pertsonen artean sarea eratu eta bitartekaritza egin. Egileak: Ianara eta Martzel Do Nascimento eta Izaskun Narbaiza.
- SKYROAD proiektua. SARIA 500 €.
- Norberari egokituriko turismo bidaiak prestatzea proposatzen du, bezeroaren gustu, interes eta diru edo aurrekontuaren arabera moldatuta. Egileak: Markel Rodríguez, Markel Bilbao eta Omar Sacristan.
''Udalgaztedi'' foru programan parte hartzen dutenak eta horren ezaugarriak
Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Gaztedi Bizkaia Proiektuak’ herrietan gazteentzako politikak abiarazteko helburua du, kasu bakoitzean behar diren zerbitzuak eskainiaz. Jarduera eremu nagusiak zortzi dira: hezkuntza eta trebakuntza, enplegu eta ekintzailetza, gizarte esku-hartzea, osasun eta ongizatea, kultura eta sormena, gizarte konpromisoa, parte-hartzea eta nazioartekotzea.
Proiektua kordinatu ahal izateko Aldundiak ‘UdalGaztedi’ deritzana eratu zuen, Bizkaiko Udalak gazteen alorrean elkarlanean jartzen dituenak. Hain zuzen ere, gazteentzako politika integralak garatu, bultzatu eta ezarri ditzaten eskualdeka. Durangaldean eta 2017-2019 Gaztedian parte hartzen duten herriek Abadiño, Amorebieta Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar dira.
Durangaldea Gaztedi hitzarmena sinatzean, udal ezberdinek urtero jarduera zehatzak bultzatzeko eta horietan parte hartzeko konpromisoa hartu zuten. 2017. urterako jarduerak bi ziren: batetik, inoren kontura lan egiteko trebakuntza sustatzea (enpresetan praktika laboralak ez direnak egiteko bekak ematea) eta norbere konturako enplegua sustatzea (negozio ideien lehiaketa bidez).
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa