Imagen
Derrigorrez lekuz aldatzera beharturik dauden emakumeek bizi behar duten egoera aztergai
05.03.18
Berdintasuna
Emakumeen Topagunean hitzaldia izango da gaur arratsean, non Emakume errefuxiatuen egoera hizpide izango den. Ekimena ‘Martxoaren 8’ko egitarauaren barne dago eta arratsaldeko 6etan hasiko da. Sarrera doan da, libre nahi duen pertsona ororentzat. Hitzaldian derrigorrez lekuz aldatzera beharturik dauden emakumeek bizi behar duten egoera izango da mintzagaia, feminismoaren ikuspuntutik.
Hizlaria Montenegroko Staša Zajović izango da, feminista, aktibista eta 1991n Jugoslaviako gerraren hasieran Belgraden eratu zen Beltzezko Emakumeak (jatorriz ‘Women in Black’, delakoa) sortzaileetarikoa eta koordinadorea.
Ekitaldia Ermuko Emakumeen Asanbladak antolatu du.
Lotutako albisteak
Imagen

14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela
Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen

07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako