Aste Santura egokituko dituzte ordutegiak udal zerbitzuek
Aste Santuak atseden hartzeko egunak ekarriko dizkigunez gero, lanean etena ere badakarte eta horrek bere isla eta eragina izango duelarik udal zerbitzuetan.
Udal liburutegia itxita egongo da jai egunetan, martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte, biak barne. Apirilaren 3tik aurrera, zerbitzua ohiko ordutegira itzuliko da: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 20:30era etenik gabe, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.
Izarra Centren dugun Teknoteka –autonomoki ikasteko gela- zabalik izango da jai egunetan goizeko 9etatik gaueko 10etara bitartean, ezagunak diren baldintzatan.
Kirol instalazioetan ere ordutegi desberdinak izango dira datozen egunetan. Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Aritzmendi kirol eremua 09:00etatik 13:00etara zabalik egongo dira martxoaren 29, 30 eta apirilaren 1 eta 2an.Larunbatean, martxoak 31, ohiko ordutegia errespetatuko da eta arratsaldez ere irekita egongo da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Bestalde, Betiondo Kirol Gunea 08:30etik 13:30era erabili ahal izango da ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean. Larunbatean, aldiz, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara luzatuko da irekiera ordutegia.
Kultur zerbitzuei dagokienez, Lobiano kulturgunea itxita egongo da martxoaren 29tik apirilaren 2ra, biak barne. Hilaren 3an, asteartea, irekiko ditu ateak berriro, baina pazkoa astean goizez soilik izango da zabalik, 08:00etatik 15:00etarako ordutegian.
Emakumeen Topalekua, bestalde, ohiko ordutegian mantenduko da, jaiegunetan izan ezik: bihartik apirilaren 3ra bitartean itxita egongo da.
Enplegu zerbitzuek, Torretan eskaintzen direnek, baita itxita egongo dira ostegunetik astelehenera bitartean. Asteartean irekiko dute arreta eskainiz zehazturiko ordutegian.
Azkenik, gogoan izan Udaltzaingoa eta egoitza elektronikoa lanean mantenduko direla hiritarren zerbitzura eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa