Imagen
Formakuntza ikastaro berriak Ermuko KZgunean
05.04.18
Hezkuntza
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen den Ermuko KZguneak doako formakuntza eskaintzen die erabiltzaileei, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.
Honako aurrez aurreko ikastaroak antolatu dira apirilerako:
- Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako (16 ordu): apirilaren 4tik 13ra 18:00etatik 20:00etara.
- Oinarrizko Internet (20 ordu): apirilaren 16tik 27ra 11:00etatik 13:00etara.
- Ofimatika tresnak (20 ordu): apirilaren 16tik 28ra 18:00etatik 20:00etara.
Bestalde, honako urruneko ikastaroak ere burutu daitezke:
- Twitter (4 ordu): apirilaren 9tik 18ra.
- Wikiloc: Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak (20 ordu): apirilaren 9tik 25era.
Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.
Lotutako albisteak
Imagen

24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen

13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute
Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen

25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan
Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan