Edukiontzien aldaketaren inguruko hitzaldiak: asteazkenean jubilatuentzat eta datorren astelehenean herritar ororentzat
Errefusa jasotzeko edukiontzien aldaketa eta kudeaketa sistema berriaren inguruko kanpaina hastera doa gure herrian. Informazio kanpaina apirilean eta maiatzean zehar gauzatuko da. Maiatzaren bigarren hamabostaldian egungo edukiontzi berdeak ordezkatuko dira kolore griseko berriak jarriz gure herriko kaleetan. Azkenik, ekainean sistema berria abian jarriko da. Nobedade behinenak bi dira: batetik, birziklatzea borondatezkoa izatetik derrigorrezko izatera pasako dela guztiontzat, indarrean dagoen araudia (22/2011 Legea, uztailaren 28koa) betetzeko eta bertan jarritako kopuru eta helburuetara iristeko. Bestetik, edukiontzi berria elektronikoki zabalduko da eta, erabiltzaileok txartel digital eduki beharko dugu birziklagarri ez diren hondakinak (errefusak) lagatzeko.
Hori horrela, edukiontzi marroia (organikoa) nahiz edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko ekainetik aurrera, Mankomunitatearen txartela beharko dugu. Bi edukiontzi horiek inolako mugarik gabe erabilli ahal izango ditugu (behar adina, nahi dugunean). Informatzeko jarduerak asteazken honetan -hilak 11n- bertan hasiko dira, ‘Vermican’ enpresako kideek jubilatuentzako hitzaldia emango baitute Lobiano Kulturgunean, -1ngo solairuko ikus-entzunezkoen gelan- arratseko sei eta erdietatik aurrera. Bigarren hitzaldi irekia herritar ororentzat eginen da datorren asteko astelehenean -hilak 16-, Lobianon baita, 2. solairuan dagoen auditorioan, arratseko 7etatik aurrera.
Debabarrenako Mankomunitateak bere buruari proposatu dio Europak duen %50eko tasa gainditzea, denda eta etxebizitzetako hiri hondakinen bilketa selektiboa birziklatu eta errekuperazioari dagokionean. Oraindik giltza metalikoa ez duten herritarrak (hau da, materia organikoaren gaikako bilketan izena emanda EZ zutenak), informazio puntuetatik pasa beharko dira sistema berrian normaltasunez parte hartzeko txartela, poltsa konpostagarriak eta aireztatutako ontzia osatzen duten birziklatzeko kit edo multzoaren bila.
Mankomunitateak dituen datuen arabera, Ermuaren birziklatzea 2017ko abendura arteko metatuan ondoren zehazten denaren arabera banatzen da: hiri hondakinen bilketa selektibo edo berezituan %40,40 eta errefusan guztira, gainerako %59,60.
Birziklatzearen helburua
Debabarrena Mankomunitateak bere buruari 2020rako jarri dion helburua birziklatzearen %60 da biohondakin, papera, zura, plastikoa, beira eta metala selektiboa berezituz. Eta hiri hondakin guztien %65 2030. urterako.
Helburu horrekin, Hiri Hondakinak biltzeko sistema berria abian jarriko du, zabaltzeko gailu elektronikoa izango dituzten edukiontziak erabilita. Sistema berri horren araudi eta oinarria Hondakinak –industria, merkataritza eta erakundeetako eta asimilagarriak direnak- biltzeko ordenantzak dira, zeinak Debabarrena Mankomunitatearen webgunean argitaraturik dituzuen. Bilketa sistema berria hiriguneko etxebizitzentzat eta horren barne hondakin sortzaile singularrak diren guztientzat –taberna, jatetxe, elkarte gastronomiko, bulego, hotel, ikastetxe eta abar...- da aplikagarri. Hots, Ermua hirigunean kokatutako hondakin sortzaile guztiak.
Organikoen birziklatzean parte hartzen dutenen kopuruak
Une honetan Ermuko 4.583 etxebizitzek hondar organikoak biltzeko edukiontziaren giltza dute eta hondakin sortzaile diren gainerako 3.318 ez dute giltzarik. Lehen taldeko kide bakoitzari txartel elektronikoa eman behar zaio, txartelak giltza ordezkatuko baitu laster batean. Aldiz, bigarren taldekoei sistemara barneratu eta parte hartzeko txartela, konposta egiteko baliagarri diren poltsak eta aireztatutako ontzia osatzen duten birziklatzeko kit edo elementu multzoaren bila.
Helburu horrekin, Vermican, S.M.aren bidez Mankomunitateak eskutitz pertsonalizatua bidaliko die egun eduki ontzi marroirako giltza dutenei horretan sistemaren berri emango diete, zertan datza, bere onurak eta txartelaren erabilera moduak azalduz.
Aldiz, organikoa aparte biltzen eta kudeatzen ez dutenei beste eskutitz ezberdina helaraziko zaie, sistema berriaren nondik norakoak eta onurak azalduz, horretara biltzeko kit edo elementuak non jaso behar dituzten adieraziz. Eskutitzarekin batera, beste galdetegi bat bidaliko zaie, orria bete eta erabiltzaileari arreta eskaintzeko bulegora eraman dezaten, inskribatzeko eskatuaz. Etxebizitzetako nahiz hondakin sortzaile berezietako guztiek aipatu bulegotik pasa beharko dute.
Ermuan aurreikusitako kanpainaren kronograma eta jarduerak
- Apirilaren 11n eta 16an sistema azaltzeko hitzaldi informatiboak egitea.
- Apirilaren 17ko batzordean, kanpaina Udalbatzarrari aurkeztea,
- Apirilaren 11tik 20ra bitarteanm, edukiontzi marroiko giltza ez dutenei eskutitzak bidaltzea.
- Maiatzaren 7tik 16ra bitartean, egun giltza dutenei eskutitza bidaltzea.Apirilaren 16tik 18ra kartelak, itsasgarriak eta seinaleak herrian jartzea.
- Apirilaren 24tik maiatzaren 8ra informazioa emateko eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko bulego propioa irekitzea, zeina Vermicaneko langileek atendituko duten. Maiatzaren 9tik 16ra Mankomunitatekoek eta hortik aurrera udaleko langileek.
- Maiatzaren 14tik 21era bitartean edukiontzi berriak jarriko dira herrian. Eta berde kolorekoak erretiratuko.
- Maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, bat egin eta inskribatu ez direnei azken eskutitzak bidaliko zaizkie.
- Ekainaren 4 eta 5ean errefusa hondakinak jasotzeko edukiontziak itxi egingo dira.
- Ekainaren 11n, makina banatzaileak martxan jarriko.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera