Edukiontzien aldaketa kudeatzeko bulegoa zabalik dago

24.04.18
Erakundea

Udalak eta Debabarrena Mankomunitateak errefusa jasotzeko edukiontzien aldaketa eta kudeaketa sistema berriaren inguruko kanpainan aurreikusitako informazio eta kudeatze bulegoa ireki dute gaur gure herrian. Bulegoa Erdikokalen dago, ‘Bolintxo’ okindegiaren lokal ohian eta jaietan txosna bezala erabiltzen den horretan (Lukre etxea, Gozo Gozo dastategiaren parean). Bulego horretan sistema aldaketaren inguruko kudeaketak egin ditzakegu: izena eman, kubotxoa eta poltsak jaso, nahiz txartel elektroniko berriaren ingurukoak. Bulegoa zabalik dago astelehenetik ostiralera 9.30etatik ordu 2eta erdietara  bitartean eta arratsaldez hiru eta erdietatik zazpi eta erdietara. Larunbatetan bakarrik goizez, 9etatik ordu 2etara.

Informazio kanpaina orain egun batzuk hasi zen. Txartel elektroniko berriak daramatzaten eskutitzak bio hondakinak jasotzeko borondatezko sisteman apuntaturik zeudenen pertsonen etxebizitzetara iristen ari dira. Hori egiten jarraitu beharko, edukiontzi marroia erabilita. Txartel pertsonallizatuak edukiontzi grisa –errefusarena- ere erabiltzea ahalbideratuko digu. Edukiontzi grisak oraingo berdea ordezkatuko du.

Edukiontzi marroia erabiltzen ez zutenek ere, eskutitzak jasotzen ari dira, horietan sistema berrira aldatuko garela ezagutarazten zaien, Erdikokalen ireki berri dugun bulegotik materiala jasotzera pasa daitezela eskatzen zaielarik. Materiala kuboa, poltsak eta txartela dira.

Mankomunitateak dituen datuen arabera, Ermuaren birziklatzea 2017ko abendura arteko metatuan ondoren zehazten denaren arabera banatzen da: hiri hondakinen bilketa selektibo edo berezituan %40,40 eta errefusan guztira, gainerako %59,60.

Birziklatzearen helburua

Debabarrena Mankomunitateak bere buruari 2020rako jarri dion helburua birziklatzearen %60 da biohondakin, papera, zura, plastikoa, beira eta metala selektiboa berezituz. Eta hiri hondakin guztien %65 2030. urterako.

Organikoen birziklatzean parte hartzen dutenen kopuruak

Une honetan Ermuko 4.583 etxebizitzek hondar organikoak biltzeko edukiontziaren giltza dute eta gainerako 3.318 etxebizitzek ez dute giltzarik.

Erdikokaleko bulegoa zabalik izango dugu maiatzaren 16ra arte

  • Apirilaren 24tik maiatzaren 16ra informazioa emateko eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko bulego zabalik izango dugu. Maiatzaren 17tik Konbentukoa kaleko udal Abipuntu bulegora joan beharko da..
  • Maiatzaren 14tik 21era bitartean edukiontzi berriak jarriko dira herrian. Eta berde kolorekoak erretiratuko.
  • Maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, bat egin eta inskribatu ez direnei azken eskutitzak bidaliko zaizkie.
  • Ekainaren 4 eta 5ean errefusa hondakinak jasotzeko edukiontziak itxi egingo dira.
  • Ekainaren 11n, makina banatzaileak martxan jarriko.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa