Talentua eta konpromisoa osagai alkateak eta berrikuntzaren III. Topaketan, Greencities2018 fororen baitan Malagan egindakoa

27.04.18
Erakundea

Zientzia eta Berrikuntza Hiriak biltzen dituen Innpulso Sareak herenegun egin zuen alkateak eta berrikuntzaren Topaketatako III. Edizioa. Berrikuntzari eta partaide diren hiriei lotutako profesional eta enpresen bilgune izan da topaketa, herri bakoitzeko alkateen bidez eta ‘Innpulso Ekintzaile’ lelopean. Topaketak Ekonomi, Industri eta Lehiakortasun Ministerioaren babesa izan du, bat egiten duelako Innpulso Sareak berrikuntzaren bidez herriak eraldatzeko duen helburu irmoarekin.

Topaketa Malagan egin da, Francisco de la Torre alkatea buru izan duen Greencities’2018 foroaren baitan. Hiriburu antolatzaileko agintariak ongi etorria egin die Sareko presidentzia partekatzen duten Alfredo Vega eta Carlos Totorika, hurrenez hurren, Terrassa eta Ermua udaletako ordezkariei. Biek hirien garapenean berrikuntza eta ekintzailetzak duten garrantzia azpimarratu dute, baita udalerrien arteko kolaborazioa ere, herriek eta beren administrazio publikoek eraldatzeko behar duten formula erabakigarri diren heinean. Topaketan Juan Manuel Garrido ere izan da, Zientzia eta Berrikuntzaren Zuzendari orde nagusia Ekonomi, Industri eta Lehiakortasun Ministerioan. Azken ordezkari hori bertan izateak, Ministerioak Innpulso Sarearekin nahiz berrikuntzarekin duen konpromiso sendoa agerian jartzen du.

Topaketa edo jardunaldian 33 hirietako alkateek parte hartu dute, bakoitzak oro har proiektu edo hirien eta gizartearen mesederako izan ohi den ETE (enpresa txiki edo ertain) bat aurkeztu dutelarik. Esperientziak partekatzeko, ikasteko, ekintzaileak eta enpresak konektatzeko eta lurraldeen artean sinergiak batzeko bilera izan da. Guztira berrikuntza kutsu nabaria duten 33 proiektu aurkeztu dira. Ermuak ‘Hapiick’ enpresa proiektua aurkeztu du, sortzaileetariko Salvador Tejarekin batera. Proiektuen zehaztasunak, hiria, udala eta izenaren berri Innpulso Sarearen oharrean duzue.

Topaketan guztian zehar partaideek zeharkako ikuspuntu integratzailea bizi izan dute. Kataluniako Elkarte Teknologikoaren presidentea eta ESEIAAT (Kataluniako Unibertsitate Publikoko) irakasle, Nuria Salanek, hitzaldia eman du. Berbetaldiaren titulua “Emakumeak eta teknologia: ingenio edo asmamen ikusezina” izan da. Horretan emakumeek berrikuntzan eta teknologiaren garapenean jokatu izan duten paper garrantzitsua agerian jarri du.

Amaitu aurretik, hiri parte-hartzaileen artean hiru proiektu aukeratu eta saritu dira: berritzaileena, etorkizun onena izan dezakeena eta hobeto aurkeztutakoa. Bozketaren ondoren, emaitza honakoa izan da:

  1. Proiektu berritzaileenaren saria: Sant Feliu de Llobregat herriko udalarentzat, Allergeneat izeneko proiektuarekin (“osasun eta gizartearen zerbitzurako berrikuntza”).
  2. “Etorkizun handiena izan dezakeena”: Malagajo udalari, Aganova enpresagatik (Ura bezalako baliabide naturala zaintzeko teknologiagatik. Jasangarritasuna).
  3. “Aurkezpen onenaren proiektua”: Aranda de Duero udalarentzat, 51 del Sol Jatetxea (Gastronomian kalitatea, berrikuntza, enplegua eta trebakuntza uztartzeagatik).

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa