Eskolara oinez joatearen ekimena berrabiatu du Eskolabarri ikastetxeak
Maiatzaren 7tik 11ra bitarteko astean gauzatuko dute aurten
Eskolabarri ikastetxeak aste honetan eskolara oinez joan eta bueltatzearen ekimena gauzatuko du udaberriaren urtaroaren baitan, eguraldia hobea izan ohi delako. Eskolako bidea hezkuntza kideen artean sustatutako programa da, etxetik eskolara joateko ibilbide jasangarriagoak sustatu nahi duena, ikasleria autonomoago izan dadin eta ingurumenari mesede eginez.
Astean zehar eskolako boluntarioak, Guraso Elkarteko nahiz Ingurune Batzordeko kideak jagole lanak egingo dituzte, umeentzako ustez arriskutsu izan zitezkeen puntuetan. Boluntario eta laguntzaileek txaleko islatzaile jantzi eta oinez eskolara joateko aldez aurretik elkarrekin geratu diren ikasle gaztetxoen segurtasunaz arduratu dira. Lan horretan Udaltzaingoaren laguntza jasan dute, agenteak bertan izan baitira.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan