Jabekuntza Eskolak agur irailera arte, errezitaldi ‘more’ eta sarearen urteko topaketarekin
Emakumeen Jabekuntzarako Eskolak bi jardueraren bidez amaiera emango dio ikasturteari, uda pasa eta irailera bitartean. Lehen jarduera gaur bertan gauzatuko dute ‘Silvia Palumbo’ kantautore argentinarraren errezitaldiarekin. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunearen areto nagusian izango da, arratseko zazpi eta erdietatik aurrera. Sarrera doakoa eta librea da, gehienezko edukiera bete arte (95 pertsona).
Bigarren jarduera, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen sareak urtero egin ohi duen Topaketa da, zeina ekainaren 2an egingo den Ondarroan. Egun horretako mami eta haria zurrumurru matxisten kontrako borroka izango da. Bilera horretan parte hartuko dute Basauri, Getxo, Ermuko eta Ondarroako jabekuntza-eskoletako kide eta partaideak.
Parte hartzeko aldez aurretik inskribatu beharra dago Emakumearen Topagunean bertan, zerbitzua zabalik dagoen ordutegian, goizez 9etatik ordu 2etara eta arratsaldez 4etatik 8etara, astelehenetik ostegunera. Ostiraletan, bakarrik goizez. Inskripzioak jada, hasita daude.
Silvia Palumba kantautorea, musikari eta hezitzailea feminista da, Triunvirato herrian jaiotakoa, Buenos Airesetik (Argentina) gertu. Bere musikak argentinar eta hego amerikar folkloreko genero ezberdinak uztartzen ditu, letretan aldiz, ezkutuan izandako existentziei bizia bueltatzen die marrazki melodiko originalez eta propioz baliatuz. Perkusioa eta soka instrumentuak erabiltzen ditu esan eta kantatutako mezuak janzteko, ahots pertsonal eta otzana izanik.
‘Desbandada’ izeneko talde feminista eratu zuen Bahia Blancan 2012an. Ordutik elkarrekin eta lanean jarraitzen dute eta hainbat bideoklip tematiko prestatu izan dituzte kale eszenen bidez, gehienak biolentzia matxista ezberdinen inguruan sentiberatasun eta kontzientziazioa hizpide izan dituztenak. Silvia musika trebatzaile feminista da, danbor, ahots eta eszena mugimenduen bidez espresioaz jabetzeko proiektuaren sortzailea, baita Lan Banda Lavanda’ deritzana ere.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako