ReziklAitor pertsonaiak konpost edukiontziaren sistema aldaketa ezagutarazten laguntzaile

24.05.18
Ingurumena

Hiri Hondakin Solidoen eta Birziklatze sistema aldatzearen inguruko –grisa errefusarentzat eta marroia organikoarentzat, txartel elektronikoa izango baitute- informazio kanpaina azken txanpan sartu da.Informazio eta kontzientziazio prozesu horretan, ReziklAitor pertsonaia bat egin du eta buru-belarri sartu da, informazio guztia herriko ikastetxeetara eta ikasleen eskuetara helarazteko, familia-unitateko eragile eta etorkizuneko erabiltzaile diren heinean. Hori horrela, ikasgelatan egin den Ingurumen eta Hondakinei buruzko Tailerrean birziklatzearen eta hondakinak bertatik bereizte eta banatzeak dakarzkigun onuren inguruko mezua berrindartu egin da, jatorrian horrela eginez gero, eraginkortasuna handiagoa baita.

Tailerren baitan udalerriko kaleetan barrena ibili dira ikasle ermuarrek, edukiontzi bakoitzaren erabilera gogora ekarriz eta, bereziki bosgarren eta errefusa gauzetarako izango denaren gainean arreta jarriz, hemendik gutxira biak txartela elektronikoa eskatuko baitute.

Pertsonaia ikasle taldeekin joan da eta, esaterako, Abiapuntun egon dira, bulego horretan egin beharko baititugu alta eta izpideak, kanpainan erabili den Erdikokalekoa itxi ondoren. Abiapuntun lankideek sistema berrira aldatu eta egokitzeko kontsultak nahiz horretara batu nahi direnen izapideak, jada, egiten dituzte, Argazkian, lankide Myriam dugu, ikasle gazteei azalpenak ematen.

Ingurumen udal Zerbitzuak informazio kanpainarekin bat egin eta horretan lagundu du, izaera hezitzaile bat ere izan duelako. Horri esker, Debabarrena Mankomunitateak izan duen helburua lortzeko ahaleginetan jardun du, Ermuko ia mila ikasleren artean kanpaina berria esplikatzen zuen hiru orrikoa eskura banatuaz.

Argazkietan ikus daitezke Ongarai Ikastetxearen Lehen Hezkuntzako eta 1 mailako ikasleak. Taldea landa lanean jardun zuen lanean, Ekorropa deritzan bigarren eskuko eta birziklaturiko arropa denda ezagutzen.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera