‘Errefusa’ gaietarako edukiontzi grisa, ekainaren 19an itxiko da
Edukiontzia ixteko data 15 egunez luzatuko da hasieran iragarritakoarekiko
Hiri Hondakin Solidoak (HHS) biltzeko sistema aldaketak, Debabarrena Mankomunitateak sustatzen duenak, aurrera jarraitzen du. Ermuan ura, zaborra eta estolderia kontratua dugun 7.901 titularretatik jada 6.462 pertsonek badugu edukiontzi marroiak –hondar organikoentzat- eta grisak –errefusaturiko hondarrentzat- erabili ahal izateko txartel elektronikoa. Hau da, guztira titularren ia %82a; oraindik ere, beste 1.439 titular txartel hori jasotzeke dutelarik (%18). Horiexek dira, ofizialki ditugun azken datuak, ekainaren 1eko ostiral arratsaldera artean bildutakoak. Datuok, ekainaren 8ko ostiralean eguneratuko ditugu, berriz ere, aste honetan zehar izandako alta eta gorabeherak zenbatu ondoren.
Edukiontzi grisa, azkenean, ekainaren 19an itxiko da Ermuan
Ermuan hasiera baten iragarri genuen edukiontzi grisa ekainaren 5ean –gaurko egunez- itxiko genuela. Nolanahi ere, oraindik eta etengabe herritarrak Abiapuntu bulegoan txartelak egunero jasotzen jarraitzen dutenez, Mankomunitateak eta udalak adostu dute edukiontzia ixteko eguna ekainaren 19ra atzeratzea. Aste eta egun horietan, Debabarrenak atzeraturik badiltzan eta pasa gabe dauden herritarrei azken eskutitz bana bidaliko die etxera, alta emateko eta materialen bila pasatzeko azken aukera eta egunak izango dituztela gogorazteko beste behin.
Egun gutxi barru konpostagarriak diren poltsa banatzeko gailu automatiko bi izango ditugu Ermuan: bata Gipuzkoa Etorbidean eta bestea San Pelaion. Poltsak doakoak izango dira orain arte bezala
Kanpaina hasieratik Ermuan 1.879 txartel banatu ditugu, Erdikokaleko bulegoan 1.060 eta gainerako 819 udalak eta Mankomunitateak banatu dituztelarik, aipatu bulegoa itxi ondoren. Orain, altak, kontsultak eta txartelak nahiz gainerako materialaren banaketa Abiapuntun eginen dute gure lankideek. Eginkizun hori ekainaren 19tik aurrera ere mantenduko da. Poltsak laster Miguel de Unamuno gizarte-zentroan eta San Pelaio parkean jarri ditugun banatzaile automatikoetan ere eskuratu ahal izango ditugu, orain artean bezala doan. Hori bai, erabiltzaile bakoitzak makinak paketa bana atera ahal izango du hilabetean behin.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera