2018ko Aurrekontuak izango ditu eztabaidagai Udalbatzak asteartean
18 puntuk osatzen duten ekaineko Osoko Bilkura saioak 2018ko Aurrekontuak izango ditu ardatz. Saioa ekainaren 12an izango da, asteartea, 19:00etatik aurrera Ermuko udaletxeko Bilkura Aretoan.
Urteko Osoko Bilkura saiorik garrantzitsuenean EH Bildu, Se Puede Ermua Ahal Da eta Irabazi udal taldeek aurkeztutako zuzenketa ezberdinak eztabaidatuko dira, behin-betiko Aurrekontuak onartu aurretik. Guztira EH Bilduk aurkeztutako 8 zuzenketa eta Se Puede Ermua Ahal Dak eta Irabazik lankidetzan lotutako testua, 19 zuzenketa biltzen dituena, landuko dira, eta 13. puntuan, azkeneko testua bozkatuko da.
Gainera, beste proposamen batzuk ere landuko dira, besteak beste, 2018ko Lanpostu Zerrenda, Ermuko Udaltzaingoaren Araudia edo instalazio publikoen garbiketa zerbitzuen kontratazio espedientea.
Saioaren eguneko gai zerrenda hemen kontsultatu daiteke.
Era berean, Osoko Bilkuran landuko den dokumentazio osoa ere kontsultarako eskuragarri dago lotura honen bitartez.
Gogorarazten dizuegu Bilkura zuzenean eskainiko dela streaming bidez Udal webgunean eta erakundearen YouTubeko kanal ofizialean. Gainera, emititu eta gero 5 egun igaro baino lehen, nahieran eskuragarri izango da aipatutako bi kanalen bitartez.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa