Aniztasunaren Eskolak asteartean berrekingo dio jarduerari

13.06.18
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Udaleko Immigrazio zerbitzuak Aniztasun Eskolaren edizio berri bat antolatu du. Formaziorako eta sentsibilizaziorako espazioa da Eskola, kultur aniztasunaren kudeaketa parte-hartzailea eta ekintza boluntarioa bultzatzeko helburua duena.

Hitz egin nirekin hizkuntzari lotutako boluntario programaren barne sortu zen ekimen hau, eta immigrazioaren ezagutzaren inguruan interesa duten eta elkarbizitzan sakondu nahi duten ermuar guztiei kultura arteko komunikaziorako eta bitartekaritzarako oinarrizko tresnak eskaintzeko asmoa du.

Aurten, Aniztasunaren Eskolak gai horri jarraipena eman nahi dio, eta ardatz gisa gorroto delituak eta diskriminazioa hartuta, horien inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu herritarrak. Gainera, pertsona guztien eskubideak babestea eta bultzatzea indartuz, kultura aniztasuna duen eta lotuta dagoen gizartera pausoak eman nahi dira, komunitateko gaien inguruan pertsona guztien partaidetza lortuz.

Aniztasun Eskolaren lehenengo saioa asteartean izango da, ekainak 19, 18:30etik aurrera Lobiano Kulturgunean. Mikel Anderez EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako Doktorego aurreko ikertzaileak ¿Es posible una sociedad libre de odio? hitzaldia eskainiko du (Posible al da gorrotorik gabeko gizartea?).

“Gorroto delitu” deitzen direnek hedabideetan eta gizartean duten presentzia areagotzen ari den heinean, hitzaldi horretan bere esanahia argituko da, eta gorrotoak edo diskriminazioak bultzatutako erasoek jasotzen dituzten zigor-erantzunek sortutako konturik zailenetara gerturatuko da. Horretarako, egungo gorrotoaren aurkako legediaren alderdirik garrantzitsuenak aipatuko dira, baita horien inguruko epai esanguratsuenen interpretazioak ere. Hitzak erabiliz burututako gorroto delituei garrantzi berezia emango zaie, eta adierazpen askatasunaren eskubideak dituen oinarrizko mugen inguruan hitz egingo da.

Bigarren formazio saioa urriaren 23an izango da Izarra Centren, eta Xabier Aierdi izango da hizlaria. Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiko lankidea da Aierdi, eta EHUko irakasle eta immigrazio eta DBE alorrean Eusko Jaurlaritzako aholkulari izandakoa da. Saioaren helburua DBEren eztabaida bere lekuan jartzea da, errenten eta immigrazioaren artean egin ohi den betiko loturatik haratago.

Aniztasunaren Eskolako saioak azaroaren 15ean amaituko dira Izarra Centren. Bertan izango da Jose Antonio Oleaga, Ikuspegi behatokiko kide eta Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareko laguntzaile aktiboa. Saio horretan zehar immigrazioaren inguruan sortzen diren zurrumurruen eraikuntza modu kritikoan landuko da, eta horiei nola aurre egin azalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik