Gaurtik aurrera itxita egongo dira errefusa botatzeko edukiontzi grisak
Hiri Hondakin Solidoak (HHS) biltzeko sistema berria, Debabarrena Mankomunitateak sustatzen duenak, abian jarriko da bihartik aurrera. Edukiontzi grisa zabalik izango dugun azken eguna dugu gaur, ekainaren 19a. Ermuan ura, zaborra eta estolderia kontratua dugun 7.901 titularretatik jada 7000tik gora pertsonek badugu edukiontzi marroiak –hondar organikoentzat- eta grisak –errefusaturiko hondarrentzat- erabili ahal izateko txartel elektronikoa. Titular horietatik 800 inguruk ez dute oraindik txartela jaso.
Edukiontzi grisa, azkenean, gaur itxiko da Ermuan
Ermuan hasiera baten iragarri genuen edukiontzi grisa ekainaren 5ean itxiko genuela. Nolanahi ere, oraindik eta etengabe herritarrak Abiapuntu bulegoan txartelak egunero jasotzen izan direnez, Mankomunitateak eta udalak adostu zuten edukiontzia ixteko eguna ekainaren 19ra atzeratzea. Debabarrena Mankomunitateak atzeraturik zebiltzan eta pasa gabe zeuden herritarrei azken eskutitz bana bidali die etxera, alta emateko eta materialen bila pasatzeko azken aukera eta egunak izango dituztela gogorazteko beste behin.
Poltsak banatzeko jada gailu automatiko bi ditugu Ermuan: bata Gipuzkoa Etorbidean eta bestea San Pelaion
Poltsak doakoak izango dira orain arte bezala. Ermuarrok horiek autozerbitzuan jasotzeko hiru toki izango ditugu aukeran: Miguel de Unamuno gizarte-zentroan eta San Pelaio parkean bana eta, azkenik, orain artean bezala, Abiapuntu bulegora joanda. Poltsak makina automatikoan hartzeko txartela beharrezkoa da eta banatzaileak sorta bana emango digu hilean behin.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera