Ermuko Udalak trantsizio energetikoarekin duen konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Durangaldea, Debabarrena, Arratia eta Nerbioi osatzen duten udalerrietako ordezkariak bildu ditu gaur ostirala Durangon, Euskal Trantsizio Energetikoarekin duten konpromisoa aitortzeko. Durangoko Landako II udal kiroldegian izan da ekitaldia, eta 30 herri eta hiru mankomunitatetako ordezkariek A kalifikazio energetikoa duten instalazioak ezagutzeko aukera izan dute.
Aitziber Irigoras Durangoko alkateak eta Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak topaketa txiki bat gidatu dute gonbidatuekin batera, euren inplikazioa eskertu eta konpromisoa azpimarratu dute, kalitatezkoa eta lehiakorra den hornidura ziurtatzen duten energia-sistema jasangarria lortzeak duen garrantziaz ohartzen direla erakutsi baitute.
Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea ekitaldian izan da, eta Energiaren Bidea – Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere bereizgarria jaso du Ansolaren eskuetatik. Trantsizio energetikoaren alorrean udalerrian egindako lana aitortzen du bereizgarriak, batez ere, argiteria publikoan (LED argiak jartzen ari dira), eraikinen barne-argiztapenean eta energia berriztagarrien sustapenean, Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko eguzki panel termikoei esker. Bereizgarria pixkanaka ikusgai egongo da udalerriko instalazio publikoetan. Era berean, alkateak Udalaren konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiria ere jaso du.
Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Deba, Dima, Durango, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Ermua, Galdakao, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Mendaro, Mutriku, Otxandio, Soraluze, Ubide, Zaldibar eta Zeanuriko Udalek ere jaso dute bereizgarria, baita Arratiako Udalen Mankomunitateak, Debabarreneko Mankomunitateak eta Durangaldeko Merindadearen Amankomunazgoak ere.
Irudi berria eta udalei babesa
Euskal Energia Erakundeak ekitaldi honetarako duen aurrekontuan, 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko funtsezko babes ekonomikoa dakar programa horrek.
Bestalde, EEEk Energiaren Bidea izeneko identifikazio marka berria abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik, baita elkarlan publiko-pribatutik sortutakoak ere.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa