PSE-PSOE taldeko zinegotzi berria astelehenean jabetuko da karguaz

19.07.18
Erakundea

PSE-PSOE/EE taldeko zinegotzi berria karguaz jabetuko da datorren astelehenean, Udalbatzak goizean egingo duen hileko Osoko Bilkura. Rosa Maria Cid Searak Carlos Totorikak utzitako hutsunea betetzera eta hura ordezkatzera dator, 2015eko Toki-hauteskundeetara aurkeztutako zerrendaren zortzigarren postuan joan baitzen. Karguaz jabetzeak bide emango dio legegintzaldi honetako Udalbatza kide izatea. Sozialistek sei ordezkarietatik bi emakume izango dituzte.

Rosa Maria Cid administraria da, Unión General de Trabajadores/as Euskadi (UGT) sindikatuko kidea, liberatua dagoena Durango eskualdean eta Ermuan duten bulegoan.

Izendapen hori astelehen goizeko hamarretarako deiturik dagoen ohiko bilkuran gauzatuko da eta ordu erdi beranduago, bigarren deialdian bilduz gero. Eguneko gai-zerrendak hamar gai ditu barne: ekaineko bi bilkuretako aktak; zinegotzi berriaren kargu hartzea, Alkateorde eta Toki-Gobernuko kide izendatzen dituen eta horien esku alkateak utzitako eskumenak zehazten dituzten Dekretu biren berri ematea, Betiondoko 42. lurzatiaren xehetasun-azterketa; 2017ko kontu orokorra eta aurtengo aurrekontuan aldaketa egitea.

Gai-zerrenda eta horren inguruan prestatutako agiri osagarri guztiak –txostenak, eranskinak, eta abar…- Abiapuntu izeneko egoitza elektronikoan dituzue esekita, Gobernu organoen bilkurak/deialdia eta agirien atalean, azken horren hirugarren leihatilatxoan.

Gogorarazten dizuegu Bilkura zuzenean eskainiko dugula streaming bidez Udal webgunean eta erakundearen YouTubeko kanal ofizialean. Gainera, emititu eta gero 5 egun igaro baino lehen, nahieran eskuragarri izango da aipatutako bi kanalen bitartez.

 

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa