Inocencio Alonsoren jaioterriak haren memoria gogoan izango du
Jaioterrian omenaldia egin zitzaion larunbatean; kale eta iturri plakadun banak haren izena eramango eta bere pertsona gogoratuko dute
David eta Edurne –seme-alabek- errotuluak estalgabetu zituzten. Haren errautsak Zamorara eman ditu familiak
Las Hedradas alkate-auzoak eta Sanabriako eskualdeak (Lubian, Zamora) guztia eman zuten larunbatean Inocencio Alonso Garciari eskainitako omenaldian. ‘Ino’ bihotzekoak emanda hil zen iragan otsailaren 22an, Bilboko futbol-zelaiaren aurreko zabaldegian Europa League partida hasi aurreetik zale ultrak eragindako iskanbilatan ondo ezik sentitu eta gero. David eta Edurne –seme-alabek- iturri eta San Pedro zenaren kaleko zati batean jarritako errotulu berriak estalgabetu zituzten, biek hildakoaren izena jada dutelarik. Haren oroimena eta zerbitzu publikorako zuen bokazioa eskutik helduta mantenduko, oraingo honetan iturri eta kale bat izena emanez.
Ekitaldi hunkigarria izan zen, familiakoak, lagunak, agintariak, lankideak eta auzotarrak omenaldia eskaini zioten “zerbitzu publikoko bokazioa zuen pertsona onari”. Arratsaldeko 7ak pasatxo 250 bat lagun elkartu ziren San Pedro kalean Jorge Florez apaizak eman zuen mezara. Aldarearen aurrean, Inocencio zenaren errautsak, eta ertzainaren txapela eta bere adierazleak. Atzean, iturria bere uraren soinua eta lore ugari.
Familia kide asko –gurasoak, seme-alaba, anaia, koinatua, hilobak, osaba-izebak, lehengusuak eta gainerakoak- Lubianeko Udabalbatzar kideak eta horien buru Felipe Lubian alkatea, baita Ermuko Juan Carlos Abascal ere, Ertzaintzako Brigada ibiltariaren burua, Josu Mayor, esaterako bertaratu ziren. Baita Ermuko hainbat lagun eta ESAN sindikatuko lankideak. As Portelas herriko gaita bandak musika jarri zuen hasieran eta bukaeran. Flórez abadeak Ino zelakoa zen gogoratu zuen eta bere heriotzak tristura ekarri bazuen ere, “zerbitzua behar bezala bete eta guztia eman izanagatik popztasuna utzi zigula” erantsi zuen.
Haren bizitzako hainbat pasarte gogora ekarri zituzten alkate biek
Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek ertzain agente honek zerbitzu publikorako zuen bokazioa azpimarratu zuen, Euskadin izan dugun hegazkin istripu larrienean, Oiz mendian gertatutakoa non 148 pertsonek bizia utzi zuten, Babes Zibileko boluntarioen artean “Inocencio bertan laguntzen zegoela” gogoratuz. Abascalek gehitu zuenez, “terrorismoaren mehatxupean bizi behar izan dugunok nolabaiteko lasaitasuna jaso dugu Inocencio bezalako pertsonek beren lana bete izan dutelako”. Alkate ermuarrak hildako agentea “pertsona oso ona zela” erantsi zuen.
Felipe Lubian alkateak, aldiz, kaleen izenak aldatzea ohikoa ez dela esan zuen, salbuespenak izanik, herritar zumeen medikua zena Zamorako hilerriaren horma kontra fusilatu izanaren kasua eta, agente honen kasuarenak. Agintariaren hitzetan “herrietako historia pertsona arruntak idazten dute, letren bidez”. Inocencio Alonso herriko “dinamizatzailetzat” jo zuen, umeen ur jolasetan ez ezik, udan antolatzen diren proba fisioetan baita ere, esaterako Santiagorako bide mozarabiarrean edota bizikletaren egunean”.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa