'Mugikortasun jasangarriari bizikletak egin dioen ekarpena' hizpide eta haurnargai

18.09.18
Ingurumena

Mugikortasunaren Europar Asteak aurrera jarraitzen du eta baita gure herrian prestatutako ekintzegitaraua ere. Ermuak ere ekimenarekin bat egin du, aurreko urteetan bezala, eta jarduera ezberdinez osatutako programa prestatu du irailaren 16tik 21era bitartean. Gaur, irailaren 18ko asteartean, bizikleta eta horren onurak hizpide izango dira ''La bicicleta y su contribución a la movilidad sostenible en Ermua-Bizkaia-Euskadi hitzaldian, zeina Lobiano Kultur Gunean egingo den. Hizlaria Ibon Hormaeche Iniciativas Ambientales aholkularitza enpresako zuzendari nagusia izango da, 19:00etan hasiko da eta guztiontzat zabalik dago, doan.

Atzotik eta irailaren 21era, astelehenetik ostiralera, alegia, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek bide-segurtasunaren inguruko marrazketa eta eskulan tailerrak izango dituzte Antxitxiketan aisialdi taldearen laguntzarekin. Marrazki horiekin, gainera, erakusketa egingo da hilaren 21ean, ostirala, Merkatu Plazan. Bestalde, 6. mailako ikasleek bi gurpilen gainean duten abilezia eta trebetasuna erakusteko parada izanen dute Aritzmendi frontoian kokatuko den bizikleten zirkuituan. Ikasle bakoitzak bizikleta, kaskoa eta arropa egokia eraman beharko ditu jarduera horretarako, eta Ermuko Txirrindulari Elkarteko kideek dinamizatuko dute ekimena.

Gainera, aurreko urteetan bezala, 21eko ostiralera arte Oinez Eskolara ekimena burutuko da Eskolabarriren laguntzarekin. Horren helburua haurren autonomia eta eskolara bakarrik joatea bultzatzea da, gurasoek lagundu beharrik izan ez eta eskolara igotzeko garraiorik hartu ez dezaten.

Ermuko hamabosgarren Mugikortasunaren Astea igande honetan hasi genuen, herriko kaleetan zehar egindako ibilaldi zikloturista herrikoiarekin. Adin guztietako -haur, gazte eta gizon emakume helduak- dozenaka lagun bildu ziren giro atseginean parte hartuta, eguraldia lagun izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera