Beirak bizitza anitz eduki ditzake, lagundu berrerabiltzen
Debabarrenak sentsibilizazio-kanpaina berria hasiko du bailaran, lehen jarduerak ostegun honetan arratseko lauetatik zazpi eta erdietara bitartean Ermuan egingo diura. Karpa informatiboa, puzgarriak, jolasak eta txapa nahiz apaingarriak egiteko tailerrak izanen dira
Debabarrena Mankomunitateak Ecovidrio delakoarekin batera beira modu berezituan jasotzeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina hasiko du, herritar guztion artean birziklatzen dugun kopurua handitzen jarrai dezan eta baita jasotakoaren kalitatea gehitzeko. Kanpainaren ardatz nagusia informazio puntu ibiltaria izango da, zeina Mankomunitateko kide diren hainbat herritatik pasako dena. Puntu horretan Artelatz enpresako kide eta teknikariek izango dira interesa agertu eta hurbiltzen diren guztiei informazio emateko, beira bereizi eta hori biltzeko ontzi berdea modu egokian erabili ditzagun, inolako zalantzarik gabe. Jolasen bidez %100 birziklagarri diren objektuak zehazten eta bereizten erakutsiko digute. Utzi behar ditugunen artean ontziak, botilak edo potoak.
Eta beiraren bilketa berezituko katetik kanpo utzi behar ditugunak: zeramika, portzelana, kristalezko ontziak, ispiluak edo leihoetakoak, bonbillak edo fluoreszenteak. Teknikariek gutariko bakoitzaren parte-hartze aktibo, konprometitu eta pertsonalaren beharra azpimarratuko digute, materiala erantzukizunez berreskuratu eta berrerabili ditzagun, planetako lehengai gehiagorik xahutu gabe. Informazio puntu horretan erabilerak zabaltzeko euskarri grafikoak erabiliko dira eta parte-hartze errazeko jolasak proposatuko.
Plazako informazio puntutik pasatzen garen guztiok beirazko ontzietan prestaturik dauden bertako produktu sorta edo otarra irabazteko aukera izango dugu. Partaide bakoitzari txartel bana emango zaigu, gure datuekin bete ditzagun eta zozketan sartu gaitezen. Zozketa bakarra egingo da saioak herri ezberdinetatik pasa eta gero.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera